Gazteentzako udal-ekipamenduak adimen artifiziala, ongizate emozionala, ehungintzaren jasangarritasuna eta komunitatearen eraikuntza ardatz dituzten egonaldi bi izango ditu.
"Filandon" horien helburua da partaidetza-espazio inklusiboak eta multikulturalak sustatzea, belaunaldien arteko jakintza-trukea eta teknika tradizionalen transmisioa sustatzeko, gazteek horiek moda garaikidean berrinterpretatu ahal izan ditzaten.
Bi asteburutan (urriaren 16, 17 eta 18an; eta urriaren 23, 24 eta 25ean, La Perreran) mundua ulertzeko erabili ditugun narratiba batzuk hankaz gora jarriko ditugu. Nondik datozen ikertuko dugu, horiei buruz hitz egingo dugu, zalantzan jarriko ditugu eta begiratzeko, harremanetan jartzeko eta elkarrekin bizitzeko beste modu batzuk irekitzeko gai izango diren narratiba berriak sortuko ditugu.
Bilboko Udalak zabaldu du Bilboko Gazte Panela 2026-2027 udal programaren laugarren edizioan izena emateko epea. Ekimena 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta helburu hauek ditu: udal-funtzionamendua eta -ekintza hurbiltzea, Bilboko gazteen kezka eta behar nagusiak identifikatzea eta ekimen berriak sustatzea Bilbao Hiri Gaztea Tokiko Gazteria Agendaren esparruan.
Erakusketa ostiralean, ekainaren 26an, 18:00etan, inauguratuko da La Perreran. Martín del Bustoren "Konekta Ideiak – Green Kaleak" deialdiaren proiektu irabazlea azalduko da: "Greet the Green". Argazkigintza hiriaren eta gune berdeen arteko harremana ikuspegi iraunkor eta garaikide batetik aztertzeko tresna gisa ulertzen du.
BizkaiaGarak interesa duten guztien eskura jartzen du hilabete hauetarako programatutako hainbat ekimen solidariori buruzko informazioa: Auzolandegiak; Turismo solidarioa; Boluntariotza Bizkaiko erakundeekin; Brigadak; Aisialdiko eta hezkuntza-denbora libreko jarduerak; eta Familia-harrerak.
Bi astez (ekainaren 22tik uztailaren 5era), Bizkaiko eta Europako beste herrialde batzuetako gazte talde batek jarduera hezitzaileak, sortzaileak, kirol-jarduerak eta bizikidetzarako jarduerak dinamizatuko ditu pertsona errefuxiatuekin. Ikasteko, partekatzeko, beste kultura batzuk ezagutzeko eta komunitatea elkartasunetik eraikitzeko esperientzia praktikoa.
Ehungintzako lanak egiteko, hitz egiteko eta lagunartean denboraz gozatzeko topaketa. Ordutegia 11:00etatik 14:00etara da, La Perreran. Izen-emateak doakoak izango dira, eta helbide honetan egingo dira: https://tally.so/r/D4VgVp.