Esanetan… (página 4)

Digitalizaziorako ideiak bilatzen dituen lehiaketa

BiscayTIK Fundazioa lehiaketa berri bat jarri du abian. Honetan, Bizkaiko gazteak animatu nahi ditu, Bizkaiko udaletan administrazio digitala eta modernizazio teknologikoa bultza dezaten. 18 eta 29 urteen arteko pertsonetara dago zuzenduta, edozein nazionalitatekoak eta Bizkaian bizi, ikasi edo lan egiten dutenak.

Zinemakumeak gara – XXIII. edizioa

Zinemakumeak Gara festibalen hogeita hirugarren edizioa dator, emakumeak sortutako zinemaren ezaguera eta hedapena sustatzea helburu duen festibala. 8 egunetan zehar, 8 film luze eta 17 film labur erakutsiko dira BBK aretoan, azaroak 15etik 22ra.

Bi artista aurrez aurre Casilda Iturrizar parkean

Vis a vis, Amaia Molineten eskutik, bi pertsonen arteko trukean datzan proiektua urriaren 4,5 eta 6an ospatuko da Casilda Iturrizar parkean. Honetan, bakoitzak bere lana azalduko du bestearenean oinarrituz. Ordutegia arratsaldeko 18:30etik 20:30era izango da.

Berrikuntza Sozialeko proiektuak sortzeko gakoak

Ba al dakigu zehazki zer esan nahi duen berrikuntza sozialak? Kontzeptuak sor ditzaken zalantza guztiak argitzeko, EGK-k, Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean eta Innobasqueren laguntzarekin, "Ideia bat daukazu?" saioa antolatu du biharko goizeko 10:00etarako Alameda Rekalde 30n.

Etxebizitza jasangarriaren inguruko eztabaida

Espainiako Etxebizitzako eta Lurzoruko Kudeatzaile Publikoen Elkartea (AVS), AVS Euskadi eta Bilboko Udal Etxebizitzak TEA, alokairuko parke publikoetatik etxebizitza lortzeko eskubidea ardatz bezala izango duten jardunaldiei gonbidatzen zaitu. Hauek Bizkaia Aretoko (Abandoibarra, 3) Mitxelena gelan izango dira, urriak 10 eta 11 egunetan.

Ezagutu zure burua

Gaztea zara, lan bila zabiltza eta ez dakizu nora jo? Ezagutu zure talentua - ConoceT ekimena, Bilbao Gazte Sortzen gazteentzako lan programaren baitan dagoena, zure interesekoa izango da. Urriaren 1ean ospatu zen lehenengo jardunaldia, eta urriaren 8an, 15ean eta 22an ere saioak ospatuko dira Bilborocken.

Konekta zaitez zu bezalako gazte ekintzaileekin!

Ekintzailea zara eta zu bezalako pertsonekin konektatzea gustatuko litzaizuke? Zure proiektua modu ofizialean aurkeztu nahi al duzu? Orduan, GSEF2018 - Gizarte Ekonomiaren Munduko Foroa zure interesekoa izan daiteke. Urriaren 1etik eta 3ra hamaika ekintza ospatuko dira Bilbon.

#GazteKLUBA hemen da, eta asteburupasa egingo dugu!

#GazteKLUBA IRAILA eta #GazteKLUBA UDA ospatu gero, ohikotasunera bueltatzeko ordua da. Aurreko ikasturtean bezala, urritik aurrera hamaika ekintza eta irteera ospatuko dira, lagun berriak egiteko eta ekintzetan parte hartzeko aukera ezinhobea, hain zuzen.

Biscay Bay Startup Campus 18

Euskal Herriko Unibertsitateak, Walden startup eta Bilbao Valley Elkartearekin batera, Biscay Bay Startup Campus-a antolatu du urriaren 1etik 7ra Bizkaia Aretoan. Iparraldeko gazte ekintzaileen topaketarik handiena izateaz gain, euskal ekintzaileen panoramen jaia dugu hau, startup onenekin inspiratzeko, hezitzeko eta lotzeko gune ederra.

Music Week MTV

Azaroaren 4ean ospatuko dira Bilbao Exhibition Centre-n, BEC-en, EMA 2018 sariak, baino hori gertatu baino lehen Music Week MTV Bilbora iritsiko da. Urriaren 29tik eta azaroaren 3ra arte musika nagusi izango da Bizkaian, eta ekitaldi amaiera San Mamesen ospatuko den kontzertua izango da.