Euskara ikasteko dirulaguntzen eskaerak egiteko epea zabalik

Bilboko Udalak euskara ikasteko dirulaguntzen eskaerak egiteko epea abiarazi du. Helburua da umeen eta gazteen arteko hizkuntza-transmisioan eragin handiena daukaten kolektiboen artean euskararen erabilera sustatzea.

Beraz, laguntza hauek 2006 urtetik aurrera seme-alabak dituzten gurasoek, haur eta gazteen aisialdiko eta kiroletako begiraleek eta diru-sarrerak deialdian adierazitako kopurua gainditzen ez dituzten familietako kideek jaso ditzakete. Ezinbestekoa da horrez gain Bilbon erroldatuta egotea eta 2019-2020 ikasturtean euskara ikastaroak jaso izana.

Eskaerak uztailaren 9ra arte aurkeztu ahalko dira erregistroan. Eskaerak online egin daitezke Udalaren web gunean www.bilbao.eusPosta ziurtatuaren bidez ere egin daiteke, Erregistro Orokorrari zuzendua (Bilboko Udala, San Agustin eraikina, Ernesto Erkoreka eraikina, 12, beheko solairua, 48007 Bilbo), edo presentzialki, aldez aurretik hitzordua eskatutawww.bilbao.eus web gunean ala 010/94 4 010 010 telefono zenbakian.

Informazio gehiago hemen.