Astebururo planak eskaintzeko bueltan da #GazteKLUBA

Urrian bueltatuko da astebururo Bilboko gazteei planak eskaintzen dizkien #GazteKLUBA-ko ohiko programa. Hauetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da Bilbokoa izatea, 12 eta 17 urte bitarteko gaztea izatea eta #GazteKLUBATxartela izatea.

Hilabetero jarduera guztiak webgune honetan emango dira aditzera; horrekin batera, lekuak, prezioak edota inskribatzeko modua ere argitaratuko dira. Esan bezala, #GazteKLUBATxartela ezinbestekoa izango da jarduera guztietan parte hartzeko. Hau lortu nahi dutenek webgune honen bitartez lortu ahal izango dute.

Bilbao Gazte-ren webgunean gain, interesa dutenek programazioa gertutik jarraituko ahal izango dute #GazteKLUBA-ko Instagram kontuan.

Neurri sanitarioei dagokionez, herritarren osasuna zaintzeko helburuarekin, zenbait osasun-neurri jarri ditugu:

  • Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da.
  • Zentroan sartu eta irtetean, gazteek eskuak garbitu beharko dituzte; gel hidroalkoholikoa eskainiko zaie horretarako.
  • Taldeak 10 lagunekoak izango dira gehienez; gaztegune bakoitzean eta egun bakoitzean talde bakarra egongo da.
  • Ateak irekita egongo dira, heldulekuak ukitu behar ez izateko, komuneko atea izan ezik. Lokaletako ateen heldulekuak desinfektatu egingo dira, jarduera egin baino lehen eta erabili ondoren.
  • Leihoak irekita egongo dira, baldin eta eguraldiak ez badu eragozten.
  • Gaztegune bakoitzak isolamendu-gune bat edukiko du.
  • Talde bakoitzak bere materiala edukiko du, eta erabili ondoren desinfektatu egingo da.