Hiru proiektu izan dira sarituak “Bilbao Balioen Hiria 2019” ekimenean. Irabazi asmorik gabeko elkarte eta entitateak, ikastetxeak eta elkargo profesionalak izan dira saritutako kategoriak.
Honako proiektu hauek izan dira sarituak:
- Bilboko Klub Bereziak ekimenarentzat izan da, Unión Deportiva La Merced eta Artxandako Mertxetarrak klubentzat, hain zuzen (Irabazi asmorik gabeko elkarte eta entitateak)
- Otxarkoaga Modern Art Festival proiektuak, Otxarkoagako Lanbide Eskolak aurkeztua (ikastetxeak)
- Biscay Bay Startup Campus (entitate profesionalak)
Datozen egunetan, Udalak sari hauen edizio berri bat deituko du. “Bilbao Balioen Hiria Sariak” ekimena Bilbao Balioen Hiria proiektuaren barruan sortu zen, parte hartze bidezko ekimen bat, hain zuzen, Bilboko Udalak sustatua, baina, hasiera-hasieratik, herritarrekin elkarlanean eraikia eta garatua.