Bilboko gazteek argi dute zein hirirekin amesten duten bere etorkizunerako. Ingurune verdeen alde apustu egiten dute; aire zabaleko eta euritik babestuko topaguneak eskatzen dituzte; enplegu gehiago eskatzen dute eta etxebizitza eskuragarriagoak nahi dituzte. Baita ongizatean eta ingurumen-jasangarritasunean oinarritutako hiri abangoardista ere. Horiek dira, besteak beste, atzo, Bilborock-en, 15 eta 30 urte bitarteko 40 gaztek egin zituzten ekarpen aipagarrienak “Bilbao Hiri Gaztea 2021-2023” proiektuaren barruan. Lan-saio honetan, Juan Mari Aburto, Bilboko Alkatearekin, bere planak eta proiektuak partekatzeko aukera izan zuten.
Sesio honek amaiera eman zion Udalak urtarrilean hasitako parte-hartze prozesuari, zeinaren asmoa baitzen Udalak gazteentzat dituen programen egokitasuna egiaztatzea, gazteek eurek agertzen dituzten beharrizanekin eta itxaropenekin alderatuta.
Hiru adin-taldeetan dago oinarrituta proiektu hau; 15 urtetik 18 urteetara, 19tik 23ra eta 24tik 30era. Talde hauetan parte hartuko duten pertsonek gazte emantzipatuak, kultura, aisia, kirola, lan boluntarioa, ingurumena eta feminismoa bezalako gaiak izango dituzte aztergai. Helburua lortzeko parte-hartzea hiru faseetan banatu da.
Aurrerantzean, Udalak gazteentzat izango duen estrategia lantzeko eginkizuna fase berri batean sartuko da: emaitzak analizatzea eta “Bilbo, Hiri Gaztea 2021-2023” izeneko dokumentua idazteko balorazioak egitea; dokumentu hori datozen hilabeteetan aurkeztuko da, eta Udalak gazteei buruz izango duen jarduna gidatuko du agintaldia amaitu artean.
Programa honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, kontsultatu hemen.