Gero eta gutxiago falta da Aste Santuko oporretarako, eta oraindik plan bila bazabiltza, hau da zure aukera. #GazteKLUBArekin, martxoaren 30etik apirilaren 10era, hamaika jardueretan parte hartzeko aukera izango duzu Bilbon egiteko. Hona hemen programazio guztia.
Aurtengo Aste Santuan ere hamaika ekintzekin programa berezia ospatuko da: 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzako aisialdiko programa 19 jarduerarekin eta 240 plazarekin osatuko da. Kirol-jarduerak, uretako jarduerak, tailerrak, eta kultura – edo arte-intereseko lekuren baterako txangoak egiteko aukera izango duzu.
Interesdunek martxoaren 10etik aurrera (eguaztena) eman dezakete izena. Parte hartzeko, beharrezkoa da #GazteKLUBA Txartela edukitzea. Txartel hau doakoa da eta Bilbao Gazteren web-orrian eskatu daiteke.
Jarduera guztiak egiteko, COVID-19a prebenitzeko osasun-gomendioak eta araudia beteko dira. Programa aldatu daiteke, baldin eta osasun-egoerak hala gomendatzen edo exijitzen badu.