Eman zure ideia sortzaileak Bilboko merkataritzari “GOOGAZ 3.0”-rekin

Bilboko merkataritza hobetzeko ideia berritzaileak eman nahi badituzu, hau da zure aukera! Eman izena “Googaz 3.0” ekimenean, eta egin zure proposamen sortzaileak hiriko saltokien egoera hobetzeko.

Hiru fase dituen ekimen hau, martxoaren 27an hasiko da. Lehenengo fasean ihes-jokoa egingo da Zazpi Kaleetako eta Bilbo Zaharreko kaleetan barrenaMartxoaren 27an (zapatua) egingo da 10:00etatik 18:00etara. Parte hartu nahi duten gazteek izena eman beharko dute, 3 pertsonako taldeetan, web orri honetan: Googaz. Jokoa Bilborock-en abiatu eta amaituko da. Han, jokoaren jarraibideak emango zaizkie partaideei eta bidean aurkitzen dituzten oztopoentzat irtenbide berritzaileak proposatu beharko dituzte.

Proposamen guztiak merkataritza hobetzearekin eta bultzatzearekin lotuta egongo dira, eta ideiarik onenak proposatzen dituen taldea izango da lehen fase honetako irabazlea. Jarduera hau Googaz-eko taldeak dinamizatuko du.

Googaz 3.0 gazteek sustatu eta haiei zuzendutakoa da eta Bilboko Udalaren ‘Ideiak Martxan’ programaren barruan sortu da; uriko gazteentzako programazioa euren ideiekin osatu nahi duten gazteen ekimenak sustatzea eta laguntzea da programa honen helburua. Ideiak Martxan programan banaka edo taldeka aurkez dezakete bere ideiak, 14 eta 30 urte bitarteko gazteak (horietako bat behintzat Bilbokoa). Urte osoan irekita dagoen deialdia da honako hau. Esteka honetan duzu programa honi buruzko informazio gehiago.