Bilboko Udalak abian jarri du Gazteen Boluntariotza eta Parte hartzea Sustatzeko lehen Udal Programa. Ekimena 2023ra artekoa da eta bat dator Bilbo Balioen Hiria proiektuarekin. Bere asmo nagusia da 16 eta 30 urte bitarteko gazteek udaleko, estatuko eta nazioarteko boluntariotza-proiektuetan parte hartzea, esperientziak eta baloreak berengana ditzaten, hazten eta beren gaitasunak eta ahalmenak hobetzen lagunduko dietenak.
Programak arreta berezia jarriko dio Erasmus + Europar Elkartasun Kidegoa (CES) programari. Ekimen hau Europar Batasunak sustatzen duen programa bat da, 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat, eta aukera ematen du boluntariotza-proiektuak gauzatzeko nahiz atzerrian, nahiz Estatuan bertan, europar erkidegoei eta herritarrei laguntzearren.
Europar boluntariotzako esperientzia honetan ekintzaile izan nahi duten Bilboko gazteei informazioa ematearren eta laguntzearren, Udalak informazio zerbitzu berezia jarri du abian, zeinean Udaleko Gazteria eta Kirol Saileko langileak eta Bolunta agentziako langileak arituko baitira jaramon egiten. Arreta aurrez aurrekoa, telefono bidezkoa eta telematikoa izango da:
- Udala: gazteria@bilbao.eus
- Bolunta: Ronda Kalea Z/G. Astelehenetik ostiralera, 9:30etik 14:00etara, eta 16:00etatik 19:30era. Tfna. 94 416 15 11. bolunta@bolunta.org
Gazteen Boluntariotza eta Parte Hartzea Sustatzeko Udal Programa sortu zen Bilboko Udalaren eta Bilbon boluntariotzaren arloan lan egiten duten entitateen elkarlanetik.
Hemen duzu informazio gehiago programari buruz