Bilboko Udalak “Kirolean arrazakeria saihestu/Kirolean inklusioa sustatu” online mintegia antolatu du, datorren apirilaren 14rako, herritarrak kirolaren arloko arrazakeriaz ohartaraz daitezen helburuarekin. Webinarra zuzenean ikusi ahal izango da www.bilbao.eus udal webgunean, 12:00etatik aurrera.
Sesioan, pertsona ospetsu eta kirol profesionalarekin zerikusia dutenei entzuteko aukera paregabea izango da. Parte hartuko dutenen artean Lilian Thuram, futbol jokalari ohia eta bere izena daraman fundazioko kidea –Thuram Fundazioa–; Laura Sentís eta Aisha Al Said, Barça Fundaziokoak; Galder Reguera, Athletic Club Fundaziokoa; Gaspar Maza, Universita Rovira i Virgili unibertsitatekoa; Sitapha Savané, ACB ligako jokalari ohia; eta Aauri Bokesa, FC Barcelona taldeko atleta olinpiarra eta gizarte-langilea izango dira.
Ekimen hau Arrazazko Diskriminazioaren kontrako Nazioarteko Egunaren kariaz, martxoaren 21ean, abian jarri zen, 0 TOLERANTZIA ARRAZAKERIAREKIN goiburuarekin. Kanpaina bat dator Udalak “Bilbao Balioen Hiria” estrategiako Balioen Agirian eta Garapen Jasangarriko Helburuetan (2020 Agendako GJHetan) hartuak dauzkan konpromisoekin.
Izena-emateko hemen duzu informazio guztia.