Gaztetalk Europak gazteentzako aukera-espazio gisa duen garrantziari buruz gogoeta egingo du

Datorren maiatzaren 4an eta arratsaldeko 16:00tatik aurrera, Bilborock Gaztetalk ekimenaren topagunea bihurtuko da. Bertan, Europak gazteentzako aukera-espazio gisa duen garrantziaz eztabaidatzeko eta hausnartzeko aukera izango da.  

Europaren eremuko hiru gazte-elkartek antolatu dute saioa, Bilboko Udalaren laguntzaz; Equipo Europa x Euskadi, Diálogo con la Juventud eta Europako Parlamentu Gaztea. Hauekin batera, Europe Direct Bizkaiak antolatzen du ekitaldi hau.

Ekitaldiaren helburu nagusiak hauek dira: Bilboko gazteek Europako bizitza demokratikoan parte har dezaten sustatzea, Bilbo-Europa lotura ikusaraztea, gazteentzako aukera-eremu gisa, eta ikuspuntu desberdinak integratzea. Hemen duzu Gaztetalk jardunaldiaren programa.

Aurten, Europako Egunaren  esparruan, EAEko hiru hiriburuetako udalek, Bilbok, Gasteizek eta Donostiak, manifestu bateratu bat sinatu dute, Europako Taldeak sustatua, Europan gazteen parte-hartzea eta ezagutza indartu, ikusarazi, handitu eta sustatzea helburua duena. 

Saioan izena emateko esteka hau erabili dezakezu, gaurtik hasita eta maitzaren 2ra arte (23:59etan).

Bestalde, ekitaldia ikusteko interesa daukaten pertsonek online egin ahal izango dute, Bilbao Gazteren YouTube kanalaren bidez.