Bilboko Zinemaldi Fantastikoa FANT maiatzaren 7tik 16ra bitartean ospatuko da

FANT Bilbao jaialdiaren edizio berria maiatzaren 7tik 16ra ospatuko da. 12 film luze lehiatuko dira Zinemaldiko Atal Ofizialean, Film Luze Onenaren, Gidoi Onenaren eta Zuzendaritza Berritzaileenaren Sarietara aurkezten direnak. FANT Laburrean atalean berriz, 31 lan proiektatuko dira, horietatik 11 euskal film laburrak eta 10 nazioarteko filmeak izango direnak. Atal honetan, epaimahaiak beste bi sari emango ditu: Film labur Onena eta Euskal Film labur Onena.

Panorama Fantastikoa atalean beste sei film proiektatuko dira.  Atal honetan film laburrak ere ikusgai egongo dira, 10 film labur proiektatuko baitituzte Gólem – Alhóndigako 2. aretoan. Horien artean, “2030”, Pierre Dugowsonena; “Abracitos”, Tony Moralesena; “Avistament 1978”, Guillem Mirorena nabarmendu daitezke. Bestetik, FANT Maisuak sailean Boong Joon-ho eta Jack Sholder zuzendariak izango dira protagonista. Gainera, FANT 27k Wes Cravenen, “Scream” eta  Richard Donnerren “La Profecía” bezalako filmak pantaila handian berriro ikustea proposatzen du.

Saio bakar baterako sarrerek 5 euro balio dute, eta Gólem-Alhóndigako txarteldegi eta webguneetan erosi daitezke. Gainera, edizio honetan, Gólem – Alhóndigak 6 film 5 prezioan ikusteko aukera emango du. Gólem-Alhóndigako 2. aretoan proiektatuko diren saioen sarrera librea izango da, eta ticketak proiekzioa hasi baino 30 minutu lehenago hartuko dira zineman.

#BilbaoUdaberria2021 programazioko ekitalida da hau, hala, zorrotz jarraituko die osasun-agintariek ezarritako protokoloei. Hemen informazio gehiago.