EDE Fundazioak, Bilboko Udalaren laguntzarekin, gazte ekintzaileei eta profesionalei ostatu emateko proiektu pilotu berri bat jarriko du martxan. Bilbao Hostel Coliving izena duen ekipamenduak, lanerako eta aisialdirako espazio komunak eta ostatua uztartzen dituen Euskadiko lehenengo proiektu pilotua da eta Basurtu/Altamira auzoan kokatuta dago, Bilbao Hostel aterpetxean.
Espazio berri honek unibertsitate-prestakuntza amaitzen edo egiten ari diren talentudun gazteei aldi baterako ostatua eskainiko die, bai eta zientzia, teknologia edo arteen inguruko proiektu profesionalak edo ikerketak egiten dituzten pertsonak ere hartuko ditu.
Proiektu berri honetan uztartuko dira Coliving eredua delakoa eta turismo-aterpetxea, eta honekin batera, ingurumenarekiko konpromisoari eutsiko dio. Zerbitzuei dagokionez, hauek digitalizatuko dira eta auzoarekiko espiritu konprometitu eta irekia mantenduko da, entitate eta saltokiekin batera lan eginda. Bestalde, enplegu inklusiboa sortzen jarraituko du Suspertu gizarteratze-enpresarekin.
Lehenengo fasean, proiektu pilotu honek solairu bat (8 logela eta 12 ohe), lan zein jarduera eremuak, eremu komunitarioak, espazio esklusiboak eta kanpoko espazioak izango ditu. Honetaz gaiz, Coliving ereduaren erabiltzaileek, lo egiteko espazio bat, eremu komunak eta lanerako lekuak edukitzeaz gain, honako zerbitzu hauek edukiko dituzte eskura: logelak garbitzeko zerbitzuak, garbitegi-zerbitzua, Internet konexioa, jantokia eta taberna-kafetegi zerbitzua, besteak beste.
Informazio gehiago webgune honetan.