Udaleko 372 tailerretan inskribatzeko epea zabalik

Gaurtik hasita eta irailaren 1era arte izena eman daiteke 2021/2022 ikasturtean Udalak antolatutako kultura, berdintasun, osasun, aisia eta kiroleko 372 tailerretan. Aurreinskripzioa Udalaren web orrian egin daiteke. Aurten,  estreinako aldiz, tarifa berezi bat jarri da bizitzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzen duten pertsonentzat.

Ikastaroak Bilboko 8 barrutietako udaltegietan egingo dira eta modalitate hauek izango dituzte:

  • 112 aisaldi eta kirol tailer: aerobic, mantentze-gimnasia, erlaxazioa, zumba, luzaketak, yoga eta dantza tropikalak, besteak beste. Badira dantzan hobetzeko eskolak, yogakoak eta Tai-Chikoak ere; horietarako, baina, nahitaezkoa izango da lehendik ezagutzak izatea.
  • 85 kutura ikastaro desberdin: zeramika, barrualdeen diseinua eta apainketa, patchwork, akuarela, eskultura, bideo-edizioa, argazkigintza digitala, joskintza sortzailea edo pintura.
  • Berdintasunari lotutako 25 ikastaro: las clases están diseñadas para potenciar la formación, participación social y empoderamiento de las mujeres.  Las modalidades son internet y redes sociales, introducción a la informática, conocimiento interior, mujeres artistas desde una perspectiva feminista, escritoras del mundo desde una perspectiva feminista y autodefensa feminista, este último curso incluirá como matera la violencia machista en el ámbito digital.

Ikastaroen prezioari dagokionez, kultura eta berdintasun ikastaroen kasuan, urteko tarifa 87,30 eurokoa izango da, eta aisia eta kirol modalitatean, hileko tarifa, berriz, 30 eta 10 euro birtartekoa.

Parte hartu nahi duten pertsonek adinez nagusiak izan behar dute eta Bilbon erroldatuta egon behar dira. Irailaren 7an zozketa bat egingo da, eskatzaile bakoitzari izena emateko hitzordu bat esleitzeko, irailaren 8tik aurrera leku hauetan kontsultatu ahalko dena: Udalaren web-orrian, 944 010 010 edo 010 telefonoetara deituz. Matrikula irailaren 9tik 23ra bitartean egin ahal izango da.

Informazio gehiago nahi izenez gero 2021-2022 Ikastaro eta Tailerren Gida begiratu.