Udalak laguntza emozionaleko saioak eskaintzen dizkie COVID iraunkorra duten pertsonei

COVID gaixotasuna duten pertsonen ehuneko handi batek gogo-aldarte baxua, etsipen-sentsazioa, antsietate-maila handiak, lo hartzeko zailtasunak moduko kalte emozionalak sufritu dituzte. Pertsona horrei laguntza pertsonalizatua emateko, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak, LongCovid Euskal Herria Elkartearekin lankidetzan, COVID iraunkorra duten pertsonei laguntza emozionala emateko hainbat saio jarri ditu abian.

Ekimena sei saiotan egingo da ordu eta erdiko iraupena izango du eta astean behin egingo da, hurrengo bost ostegunetan, ekainean eta uztailean. Online eskainiko dira tailer horiek, eta bere ordutegia: 16:00etatik 17:30era izango da.

Horietan, koronabirusaren ondorio iraunkorrek eragindako hamabost pertsonak hartuko dute parte, eta saioak psikologiako profesionalek zuzenduko dituzte. Tailerren dinamikari dagokionez, ondoez psikologikoa taldeka lantzeaz gain, nork bere burua zaintzeko jarraibideak eskainiko dira, eragindako pertsonek eguneroko errutinan txerta ditzaten.

Informazio gehiago Udalaren webgunean.