ABIAN DA BERRIZ ERE AUZO ACTIVE, GAZTEENTZAKO KIROL AISIALDIKO ETA AISIALDI OSASUNGARRIKO PROGRAMA

Jarduerak zapatu honetan, irailaren 25ean, hasiko dira berriz Irala auzoko Eskurtze parkean, 11:30etik 14:00etara. Gerturatzen direnek hainbat jarduerez gozatu ahal izango dute, hala nola skate, futbol edo eskaladaz. Lehen saio horrez gain, urrian programako beste 5 saio daude prest, egutegi honekin:

  •  Domeka, urriak 3, Zorrotzako pilotalekuan, 11:30etik 14:00etara.
  •  Barikua, urriak 8, Errekaldeko plazan, 17:00etatik 20:00etara.
  •  Zapatua, urriak 16, Abusuko Ibaieder parkean, 11:00etatik 14:00etara.
  •  Zapatua, urriak 23, Otxarkoagako Lozoño plazan, 11:00etatik 14:00etara.
  •  Zapatua, urriak 30, Uribarriko Uzturre plazan, 11:00etatik 14:00etara.

Auzo Active programak helburu bi dauzka; alde batetik, aisialdi osasungarriko kultura bat sortzea, hainbat baliotan oinarrituta: ahalegina, lankidetza, tolerantzia, integrazioa, adiskidetasuna edo joko garbia; eta, bestetik, eremu publikoa dinamizatzea, Bilboko auzoen gizarte- eta komunitate-kohesioan aurrera egiteko estrategia gisa.

Horrez gain, programa berritzaile bat da, izaera unibertsala eta lankidetzazkoa duena, gazteen artean kirola eta gorputz jarduera sustatzea eta ohitura osasungarriak bultzatzea duena xede, eta adingabea jartzen duena erdigunean, transformazioa eragiten duen agente moduan parte har dezan.

Agintaldiko Planean eta Bilbao Aurrera 2021 Planean jasotako programa bat da, haur eta gazteentzako jarduerak monitorizatuak indartu nahi dituena gizarte-kohesioko neurri gisa, bereziki aire zabaleko hezkuntza-jarduerak. Jarduera gidatuak monitoreekin auzoetako kirol guneetan: frontoiak, kirol kantxak, parkeak eta ibilaldiak eraztun berdean.

SARE SOZIALAK

  •  Facebook: @bilbao.udala | @BilbaoKirolak
  •  Twitter: @bilbao_udala | @bilbaokirolak
  •  Instagram: @bilbao_udala | @bilbaogazte

    #auzoactive | #EmanKirolari #aktibazaitez