BILBOKO ALKATEAK IKUSTALDIA EGIN DIO ZORROTZA AUZOKO UDAL KIROLDEGIKO ATLETISMO PISTA BERRITUARI

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak ikustaldia egin dio gaur goizean Zorrotzeko kiroldegiko atletismo-pistari, behin ekipamendu hori hobetzeko eta berritzeko lanak amaitu diren ostean. Alkatearekin batera izan da Gazteria eta Kirol Saileko zinegotzia, Itxaso Erroteta, eta baita udal korporazioko beste kide batzuk ere, gainera Bilbao Atletismo Santutxu klubeko presidentea eta zuzendari teknikoa, Alex Carnero eta Amaia Piedra, hurrenez hurren, eta baita klubeko bi atleta ere: Elena Loyo eta Majida Maayouf.

Hona hemen eginarazitako lanak:

  • Zoladura sintetikoa aldatzea lehiatzeko pistan, eta baita belar artifiziala ere berotzeko ariketak egiteko eremuan.
  • Kirol modalitate horrek bereak dituen elementuak hobetzea, hala nola oztopoetako putzua eta jauzietako oholak.
  • Zintarri berri bat jartzea.
  • Pistako marka, margo eta seinale berriak.

Lan hauek egiteko, 455.000 euro baino gehiagoko inbertsioa egi behar izan da, eta Bilboko herritarrek eskatuta egin dira, gainera, Parte hartze bidezko aurrekontuen bidez.