Open House Bilbao jaialdiak bosgarren edizioa egingo du asteburu honetan, urriaren 16an eta 17an, ‘Hiri osasungarria’ izenburupean. Aurten ere, Bilbok bat egin du Open House Worldwide Nazioarteko Sarea osatzen duten 45 hirien arteko ekintza bateratuarekin, arkitekturaren eta hirigintzaren arloan bikaintasuna hedatzeko eta defendatzeko.
ERAIKINAK
Open House Bilbaoren bosgarren edizioan, 49 gunetako ateak irekiko dira hiri osoan. Eraikin horiek aukeratzeko kontuan hartu dira beren balio arkitektonikoa eta historikoa, eta iaz bezala, zenbait eremu publiko garrantzitsu bisitatzeko aukera ere sartu da katalogoan, zenbait alderdi aztertzeko aukera emango dutenak, hala nola, azpiegitura berdea, hiri-erresilientzia, erabilera sozialak, mugikortasuna eta bide-segurtasuna.
Guztira, 12 nobedade daude.
Hauek dira katalogoan sartu diren espazioak:
- Eleiz Museoa
- “La Bolsa” eraikina
- Campo Volantín
- Cava etxeak
- Deustuko Unibertsitate Literarioa
- Naxa kaia
- Bidebarrietako udal liburutegia
- Villa María
- Bilboko Udaletxea
- Chavarri jauregia
- Olabarri jauregia
- Ibaigane jauregia
- Elorrietako ponpatze-estazioa
- La Concordia geltokia
- Bilboko Elkarte Filarmonikoa
- Casilda Iturrizar parkea
- Azkuna Zentroa
- Castañoseko Udaltegia
- Fesa-Ercross pabilioia (berria)
- Sociedad Bilbaina
- Deustuko Unibertsitate Komertziala
- Indautxuko Jesuitak (berria)
- Bizkaiko Foru Liburutegia
- Erriberako merkatua
- Arte Ederren Museoa
- Bailen kaleko etxe-orratza
- IED Kunsthall eraikina (paper-fabrika) (berria)
- Ekoos Hostela (berria)
- BETA II – AsFabrik (berria)
- Sarrikoko metro-geltokia
- Deustuko sifoia
- Abandoibarra
- Ametzolako geltokia (berria)
- Itsasmuseum
- Ametzolako parkea (berria)
- EITBren egoitza
- Larreagaburuko etxebizitzak (berria)
- Miribillako eliza
- Miribilla geltokia
- Deustuko CRAI liburutegia
- Jesús Galíndez kaleko ezponda (berria)
- EHUko Bizkaia Aretoa
- Bizkaia Frontoia
- Poliziaren egoitza
- Suhiltzaileen egoitza
- Euskadiko Artxibo Historikoa
- Etxebarriko Ekaitz Andela (berria)
- Abandoko Udaltegia (berria)
- Elorrietako itsasertza (berria)
JARDUERAK
Espazioak irekitzeaz gain, OPEN HOUSE BILBAO jaialdiak jarduera osagarriak eskainiko ditu, edizio honetako gaia sendotuz. ‘Hiri Osasungarria” lemapean, jarduera hauek eskainiko dira espazio publikoan:
Familientzako tailerrak:
Sormen-dinamikak, jolasak eta ipuinak, hiri berdeagoak irudikatzeko. Familientzako tailer irekia, haurrek hiriko naturaren formak ezagutu ditzaten. Jolasaren, istorioen eta materialen bidez irudikatuko dugu nola naturalizatu hiri-espazioak eta horiek gure osasunari ekartzen dizkioten balio positiboak.
Hiriko natura:
Paisaia naturalari eta horrek hiriarekin duen harremanari buruzko ibilbideak. Pasiara horietan bilatu nahi dira uriko paisaia berdeak eta urigunetik abiatu eta itsasadarrari jarraituz naturguneetara iristeko ibilbideak.
Arkitektura, hiria eta osasuna:
Kontakizun urbanoak talaietatik eta uriko gune estrategikoetatik. Horiek erakutsiko dizkigute osasunak hiria taxutzeko orduan izan duen eragina eta hiriaren diseinuak eta planifikazioak gure ongizatean duen eragina.
Arkitektura pedalkadaka:
Bizikleta-ibilbidea itsasadarraren ertzetik, Zazpi Kaleetan hasi eta Euskalduna zubiraino. Lautan eremu publiko honen inguruko gai nagusiak jorratuko dira, jende askorentzat uriko arnasgune eta aisiarako gune bihurtu den eremua aztertzeko.
Urbanismoa nabigatuz:
Nabigazio esperientzia honen bidez, ibai ertzari beste ikuspuntu batetik begiratuko zaio, itsasadarrean zehar ibiliz, ur ertzeko espazio irekien antolatzaile handi horretan zehar; izan ere, leku horiek gure uriaren garapenaren gakoetako asko erakusten dizkigute.
Egile-bisitak:
Arkitekto egile batzuk izango ditugu parte hartzen, eta bertatik bertara eta bisita esklusiboetan azalduko dizkigute beren lanak, bai eta proiektuak diseinatzeko prozesua eta irizpideak ere.
Bisita bereziak:
Eraikin batzuk formatu berezian bisitatuko dira, eraikinaren beraren berezitasunagatik edota azalpenak ematen dituzten pertsonen ezagutza-mailagatik.
Informazio gehiago:
www.openhousebilbao.com
info@openhousebilbao.com
@openhousebilbao
#OHBilbao2021