Jarraitzen dute Gazte Solasaldiak, emozioen gestiorako eta gogoetarako zikloa, 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat

“Gazteen solasaldiak” zikloak aurrera jarraitzen du Zazpi Kaleetako Udaltegian, La Bolsa eraikinean, 19:00etan hasi eta ordu eta erdiko iraupenarekin. Hurrengo hitzorduak hamabosterik behin izango dira, beti astelehenetan, leku eta ordu berean.

  • Maiatzak 30
  • Ekainak 13
  • Ekainak 27

Bilboko Udalak emozioen gestiorako eta gogoetarako saio berritzaileen ziklo bat jarri zuen abian urrian, 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat. “Gazteen solasaldiak” izenaren pean, helburua da espazioak eskaintzea gazteei pandemian sortu edo aregotutako kezkak eta ezinegonak agertzeko.

Udalak azpimarratu nahi du ez direla saio terapeutikoak, sentimenduen kudeaketan entzuteko eta ikasteko topaketak baizik, emozioak kudeatzeko profesionalek zuzenduko dituztenak. Doako programa da, parte hartzeko ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea eta ez da eskatzen asistentziarako konpromisorik.

Bilboko gazteek egindako eskaera bati erantzuten dio ekimen honek. Ziklo hau Gazteen Udal Plana egiteko lehenengo fasean parte hartu duten gazteen eskaeretako bat da, eta Udalak koronabirusak eragindako osasun-krisian bizitako uneak partekatzeko espazioak eskaintzeko beharra azpimarratu zuten.

Gainera, ekimen hau Bilboko Udalaren I. Osasun Planarekin lerrokatuta dago