BILBOKO UDALAK LANERAKO ESPAZIOAK ESKAINTZEN DIZKIE ENPRESA BERRIEI “AUZO FACTORY” SAREAREN BIDEZ

Bilboko Udalak, hirian enpresa-proiektuak abian jartzeko pertsona eta enpresentzako laguntza-lerroaren esparruan, Auzo Factory sarearen bidez prestatutako eta hornitutako lan-espazioak eskaintzen ditu.

Ekintzaileei eta enpresa gisa eratu aurreko enpresa-proiektuei zuzendutako proiektu bat da, bai eta hiru urtetik beherako antzinatasuna duten enpresei zuzendutakoa ere.

Une hauetan, Bilboko Udalak lanerako espazioak eskaintzen ditu Harrobiko, Boluetabarriko eta Irazabal-Matikoko Auzo Factory-etan. Lanerako espazio horiek erabiltzeko interesa duten ekintzaileek edo enpresek oinarriak kontsultatu ditzakete esteka honen bidez.

Gainera, Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bidez, aholkularitza-zerbitzu espezializatu bat eskaintzen du, enpresak, saltokiak edo startup-ak martxan jartzen laguntzeko: BIG Bilbao Ekintzailetza Zentroa. Bilbon negozio berri bat sortu nahi dutenek informazioa eska dezakete BIG Bilbao zentroan, telefono bidez 944 20 53 60 zenbakian edo big@bilbaoekintza.bilbao.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.