BILBOK DIBERTSITATE KULTURALAREN EGUN INTERNAZIONALA OSPATUKO DU MAIATZAREN 21EAN, KULTURARTEKO ELKARRIZKETA SUSTATZEKO ZENBAIT EKIMENEKIN

Bilboko Udalak maiatzaren 21ean Elkarrizketarako eta Garapenerako Dibertsitate Kulturalaren Munduko Eguna ospatu, eta egun horrekin bat egingo du, zenbait ekintza aurreikusten dituen kanpaina baten bidez.

Aurtengoan, kanpaina grafikoa Kike Infame ilustratzailearena daNazio Batuen Erakundeak proposatutako datak ospatzeko urtean zehar egiten ari den lanaren parte da, eta eskuragarri dago Udalaren sare sozialetan eta webgunean.

Lana Bilboko zubietan ardaztuta dago, eta espazioaren metafora bat da: uriko dibertsitate kulturalean zehar ibiltzeko eta hura ezagutzeko gonbidapena da.

KOMUNIKATU, GOGOETATU ETA OSPATU

Bilboko Udalak eta UNESCO Etxeak uste dute dibertsitate kulturaganako errespetua funtsezkoa dela kulturarteko elkarrizketa, garapen jasangarria eta bakea sustatzeko.

Hori dela eta, maiatzaren 21erako diseinatutako ekintzak, gogoetarako gune bat BBK KUNAn, hiru gidalerro nagusi ditu: komunikatzea, gogoetatzea eta ospatzea. Zentzu horretan, 12:00etatik 13:00etaradibertsitate kulturalari eta gizarte-kohesioari buruzko mahai-ingurua egongo da. Ekimen horren helburua izango da ohartzea zein garrantzitsua den kultura-aniztasuna eta bere adierazpideak babestu eta sustatzea, gizarte-kohesioa sortzeko.

Inklusioarekin eta kulturartekotasunarekin konprometituta dauden bost lagunek hartuko dute parte topaketan. Beren jarduera sozial eta kulturalagatik ezagunak dira denak, eta Bilboko zenbait arte-adierazpen ordezkatzen dituzte.

Honako hauek dira: Emilia Larrondo (soziologo eta DJ mexikarra), Miguel Ángel Puentes (artista plastiko eta Radio Candelako zuzendari/esatari kolonbiarra), Cruz Noguera (dramaturgo eta antzezle venezuelarra), Nilda Diarte Aguilera (literatura- eta antzerki-idazle argentinarra), eta Betto Snay (hip-hop musikari, kultura-dinamizatzaile eta moda-diseinatzaile angolarra).

  • Hija del Nopal DJak musika-saioa eskainiko du, 13:30etik 14:30era.
  • Miguel Ángel Puente kolonbiar jatorriko artista bilbotarrak etxeko emakume langileak ikusezin egiteari buruzko erakusketa aurkeztuko du, BBK Kunaren 1. solairuan.
  • 17:00etatik aurrera, HaurKuna tailerrean kulturartekotasuna jorratuko dute. 3-10 urte bitarteko haurrentzat diseinatutako jarduera horren xedea izango da jolasaren bidez inpaktu positiboa sortzea eta txikiak Agenda 2030era eta etorkizuneko erronketara hurbiltzea. Saioa dohainik izango da, euskaraz eta gaztelaniaz (15-20 pertsonako taldeak).
  • Era berean, kultura-aniztasunaren indarra eta erresilientzia ospatzeko—pandemiak eragindako garai erabakigarri hauetan—, Urazurrutiko kaian (BBK KUNAren kanpoaldean) jaialdi irekia egongo da, 18:00etatik 21:00etaraSolange y el caminante lanaren zati bat antzeztuko dute (emakume afrikar bat eta gizon europar bat Greziako errefuxiatu-kanpaleku batean elkar topatu zutenekoa kontatzen du lanak). Follow The Party musika– eta dantza-kolektiboaren emanaldia ere egongo da, eta horma-irudi partizipatiboa egingo dute, Eva Mena Den XL artistarekin.