AUZO ACTIVEK, KIROL JARDUERAZ BETERIKO JARDUNALDIA ANTOLATU DU URRIAREN 1EAN

  • Euskaldunako kaiak doako kirol-jardueren programa zabal bat hartuko du, besteak beste errugbia, saskibaloia, kalistenia, parkour, piragua, capoeira, esgrima, dantza modernoa, herri kirolak eta futbola. Gainera, roller patinen master class bat eta erakusketa bat eta BMX show bat egingo dira.
  • Ordutegia hau izango da: 11:30etatik 14:00etara goizean, eta 17:00etatik 19:30era arratsaldean. Parte hartzeko ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.

Bilboko Udalak Auzo Active-ren bigarren denboraldiko jarduerei helduko die berriro: atari zabaleko kirol-aisialdi osasuntsurako programa, 10 eta 17 urte arteko gazteentzat. Oraingo honetan, jardunaldi ludiko bat antolatu da datorren zapaturako, urriak 1, Euskaldunako kaian.

Goizean 11:30etik 14:00etara izango da, eta arratsaldean 17:00etatik 19:30era. Etortzen diren gazteek hainbat kirol egin ahalko dituzte dohainik: patinajea, errugbia, saskibaloia, kalistenia, parkour, slackline, piragua, herri kirolak, esgrima, futbola, capoeira. Gainera, roller patinen master class eta erakusketa bat egingo dira (Borja Fernándezekin, Red Bull-eko patinatzaile ohiarekin), eta BMX show bat egongo da Alvaro Fernández riderrarekin.

Parte hartzeko, nahikoa da etortzea; ez da beharrezkoa aurretik izena ematea. Jardunaldia Yaiza Arrizabalaga kazetariak gidatu eta girotuko du.

 

URRIKO ETA AZAROKO EGUTEGIA

Auzo Active-k bere bigarren denboraldia amaituko du jardunaldi honekin eta beste zortzirekin, urriaren 2tik azaroaren 12ra arte Bilboko hainbat auzotan egingo direnak.

  • Domeka, urriak 2, Zorrotzako azokako plazan.
  • Zapatua, urriak 8, Iralako Eskurtze parkean.
  • Barikua, urriak 14, Errekaldeko Elejabarri eskolan.
  • Barikua, urriak 21, Abusuko parkean.
  • Zapatua, urriak 22, Santutxuko Basarrate landan.
  • Zapatua, urriak 29, Deustuko Euskalduna zubian.
  • Barikua, azaroak 4, Uribarriko Funikularreko plazan.
  • Zapatua, azaroak 12, Otxarkoagako Lozoño plazan.

Jarduera horiek antolatzen eta garatzen hainbat kirol klubek parte hartu eta kolaboratuko dute –hala nola Athletic Fundazioa, Universitario Bilbao Rugby, Bidaideak Bilbao BSR, edo saskibaloiko eta herri kiroletako Bizkaiko federazioak–, baita zenbait entitatek ere, hala nola ONCE edo Eroski Fundazioa, eta entitate sozioedukatibo batzuek ere bai: Eragintza, Gure Lurra, Gazteleku, Umeak Kalean, Tendel, Gozaldi eta Aldaika.