Bilboko Udalak abian jarri du VillaSoundBilbao jaialdiaren hirugarren edizioa, artista gazteen sorkuntzak bultzatu eta sustatzearren eta ikus-entzuleei musika-proposamen askotariko eta egungoak eskaintzearren.
Aurreko 2 edizioetan bezala, jaialdiak hiru fase izango ditu:
- HASIERAKO HAUTAKETA: epaimahai profesional batek (Iker Bárbara, Lorea Argarate, Bikendi Cadelo, Mª Jose Aranguren eta Jon Hervás kideek osatua) 12 banda hautatuko ditu, eta Bilborocken jotzeko aukera izango dute. 4 kontzertuetako bakoitzean, hautatuko taldeen arteko 3 arituko dira. Kontzertuak, bestalde, 2023ko martxoan izango dira, eta doakoak izango dira, eta sarrera librea izango da aretoa bete arte. Hautatutako 12 banda horiek zeintzuk diren 2023ko urtarrilean emango da jakitera.
- VSB MENTORING: Bilborocken 4 kontzertu eman ondoren, horietan parte hartu duten 12 taldeetatik 6 talde izango dira hautatuak, VSB MENTORING prestakuntza-programa batean parte hartzeko. Programa hori 2023ko maiatzetik irailera bitartean garatuko da, eta hautatutako talde edo bakarlarien behar nabarmenen arabera egokituko da, bandak bultzatzeko eta indartzeko laguntza- eta prestakuntza-programa baten bidez. Prestakuntza, hala, profesionalek emango dute, eta hainbat gai jorratuko dituzte. Hala nola: sare sozialetan edukiak ekoiztea, ekoizpen teknikoa, zuzeneko interpretazioa hobetzea eta optimizatzea, jabetza intelektuala edo eskubideak kudeatzea eta sustatzea, kontzertuak, birak eta enpresa sustatzaileekiko harremanak.
- VSB TOUR 2023: prestakuntza- eta laguntza-aldiaren ondoren, parte hartu duten sei taldeen artean bat izango da hautatua, 2023ko atzenengo hiruhilekoan bira bat egin dezan, kontzertu bana emanez Estatuko 4 hiritan.
Xedea da banden proiekzioa bultzatzea, beste leku batzuetako banda gazteekin sinergiak sortzea, eta pertsonen talentua Bilbotik kanpo ere zabaltzea.
VillaSoundBilbao jaialdian parte hartu ahal izateko, bandetako kideek edo bakarlariek 16 eta 30 urte bitartean izan behar dute, eta Euskal Autonomia Erkidegokoak edo Nafarroakoak izan behar dute.
Kontzertu horietan parte hartzeko interesa dutenek www.bilbao.eus/bilborock helbidean aurkeztu ditzakete beren lanak, 2022ko azaroaren 7an hasi (astelehena) eta 2022ko abenduaren 13ra arte (martitzena), azken egun hori barne.
Lan horiek egungo musika-moten artean edozeinetakoak izan ahalko dira (rocka, popa, metala, trapa, elektronikoa, folka, egile musika…), edo horien arteko nahasketa..
Epaimahaiak aintzat hartuko du taldeetan emakumeak egotea eta euskarazko sorkuntzak egitea.
BIGARREN EDIZIOAREN BALANTZEA
VillaSoundBilbao musika-jaialdiaren 2. edizioan, 106 taldek eta bakarlarik eman zuten izena, lehen edizioan lain. Hautatutako 12 taldeetatik, 7 Bizkaikoak izan ziren (Ben Santana Las Selvas, Laguna Goons, Txopet, Catch & Soul, Tanzzzania eta Supercremalleras), 4 Gipuzkoakoak (Laina, Alai, Sara Azurza eta Kyxo) eta 1 Arabakoa (Night Demonz X Locoalien X Inix).
Banda horiek osatzen zituzten 31 kideen artean, 5 emakumeak ziren (% 16,1), eta gainerako 26ak (% 83,9) gizonak, hau da, izena emandako pertsonen guztirakoan bezalatsuko ehunekoak, eta are lehen edizioan baino handiagoak ere, emakumeen kasuan.
Abestietan erabilitako hizkuntzetan, gaztelania izan da nagusi (% 43,8), eta ondoren ingelesa (% 31,3) eta gero euskara (% 25,0). Hautatutako bakarlarien eta bandetako kideen batez besteko adina 26 urte izan zen, izena emandako taldeen guztirakoaren batez bestekoa baino handixeagoa.
Bilborocken izandako 4 kontzertuetan, erantzuna ona izan zen publikoaren aldetik. Hamabi banden arteko sei izan ziren hautatuak, zuzenekoen ostean, profesionalen eskutik formazioa hartzeko saio batzuetan: Ben Santana, Las Selvas, Laguna Goons, Tanzzania, Alai eta Txopet. Azkenik, Gipuzkoako ALAI bakarlaria hautatu zuen epaimahaiak VSB Tour 2022 birarako, zeina Estatu osoko areto eta agertoki ospetsuetan gauzatzen ari baita, kontzertu bana emanez Estatuko 4 hiritan. Zehazki, azaroaren 9an, Madrilen joko du, Siroco aretoan, Namasendarekin. Azaroaren 10ean, kontzertua Valentziako La3 aretoan izango da, berriro ere Namasendarekin. Azaroaren 26an, Sevillako Monkey Week jaialdian parte hartuko du, non talentu berri askok izaten baitute aukera beren burua ezagutzera emateko eta harreman profesionalak egiteko: agertoki nagusian joko du han. Lotzeko dago azken emanaldia.
AURKEZPEN KONTZERTUA
Izena emateko fasearen zabalkundea indartsuagoa izan dadin eta hirugarren edizio hau aurkeztearren, Bilboko Udalak VSB kontzertua antolatu du, zeina Bilborock-en emango baita, azaroaren 11n; BRAVA Gipuzkoako bakarlariak joko du gonbidatu moduan, eta jaialdiaren bi edizioetan mentoring faseetarako hautatutako talde banak ere bai: RAMONA´S FIRST EVIL BOYFRIEND (Gipuzkoa, 2021ean) eta TXOPET (Bizkaia, 2022an).
Hiru proposamen horietako bakoitzak bere estiloa du, eta, hala, VILLASOUNDBILBAO jaialdiak estilo eta eragin askotarikoak agertuko ditu, horixe baitzen asmoa.
Sarrera librea izango da, aretoa bete arte.