BILBO ETA BERE METROPOLIAREN ETORKIZUNA ZURE ESKU DAUDE!

Lagun iezaguzu elkarrekin pentsatzen!

Bilbao Metropoli-30ek GazteEKIN! ekimena jarri du martxan, eta gazteek Bilboko metropoliari buruz duzuen etorkizuneko ikuspegia ezagutzea da helburua.

Zure lankidetza behar dugu metropoli ekologiko, ekonomiko eta sozialki arduratsua garatzen lagunduko duten proiektu zehatz eta eraldatzaileak definitzeko. Aurten, TEKNOLOGIAren gaia jorratuko dugu.

Bilbao Metropoli-30ek konpromisoa hartzen du zure ideiak bere ia 140 bazkideekin (erakunde publikoekin, enpresekin eta gizarte-erakundeekin) partekatzeko eta horietatik sortzen diren proiektuak bultzatzen eta garatzen saiatzeko.

Aldaketaren parte izan zaitezkeela uste dugu, parte hartzera animatzen zara?

 

Hitzordua ostirala abenduak 1ean izango da, 9:30etatik 11:30etara BECen (Barakaldo).

 

Zure lankidetzarekin GazteEKIN! kolektiboko kide izango zara, eta bertaratze-diploma bidaliko dizkizugu. Gainera, gure metropoliaren etorkizuneko gaiei buruzko beste ekimen batzuetarako deialdiak jasoko dituzu, eta horiek harreman interesgarriak ezartzeko aukera emango dizute.

INFORMAZIO GEHIAGO:

gazteekin@bm30.eus 944 158 685 www.bm30.eus