«HALA, BIRALA!» GABONETAN EUSKARAZKO AISIALDI PROGRAMA UMEENTZAT

Bilboko Udalak, Azkue Fundazioarekin batera, “Hala Birala!” jarri du abian, Gabonetan programa doako eta euskarazko bat, 11 eta 12 urteko neska-mutikoek (2010-2011 urteetan jaioek) sare sozialetan edukiak euskaraz sortzen, editatzen eta partekatzen ikasteko, segurtasunez eta erraz.

Programaren xede nagusia da gazteek trebetasun berriak ikastea eta gaitasun berriak berenganatzea, eta, aldi berean, euskararen erabilera sustatzea eskolatik kanpo, beren aisialdian. Gainera, tailerrak doakoak dira, eta lagundu egingo diete familiei Gabonetako oporraldietan lan-bizimodua eta familia-bizimodua uztartzen.

Programa 4 tailerretan gauzatuko da, abenduaren 26an, 27an, 28an eta 29anEuskararen Etxean09:00etatik 13:00etara. Egun bakoitzean 4 talde sortuko dira 10 pertsonakoak, beraz, guztira, 160 plaza izango dira, parte hartzea mugatuta dago, pertsona bakoitzak saio bakarrean parte hartuko duelarik, hartara, ahalik eta gazte kopuru gehienak izan dezan aukera.

Besteak beste, egungo joerei eta erreferenteei helduko zaie, eta bereziki nabarmenduko dira euskarazko edukiak elkarbanatzen dituztenak; halaber, edukiak sortzeko teknikak landuko dira, eta gogoeta kritikoa ere bai.

Parte hartzeko, nahikoa da aldez aurretik izena ematea udal webguneanazaroaren 28an (astelehena) hasi (9:00etan) eta abenduaren 13ra arte.