BILBAO METAL POP-ROCK ERAKUSTALDIAREN XXXVI. EDIZIOA

Antolatzailea: Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Saila

Hasiera-eguna: 2023-05-05

Amaiera-eguna: 2023-06-05

Azalpena:

1. Erakustaldi honetan parte hartu nahi duten bakarlari eta taldeek Bizkaiko egoiliarrak izan behar dute edo gutxienez taldekide batek lurralde historikoan erroldatuta egon behar du.

2. Inskripzioa ON-LINE izango da, www.bilbao.eus web orriaren bidez. Eskabidearekin batera honako hauek ere bidali behar dituzte interesdunek:

– 4 kanta, mp3, edo wav formatuan.
– Argazki bat jpg, bmp edo png formatuan.
– Taldearen ibilbidea doc, docx, edo pdf formatuan.

3. Estiloak: Metalaren, poparen eta rockaren barruko estilo guztiak daude onartuta, jazza izan ezik. Emakumeek osatutako taldeak eta euskaraz egindako lanak bereziki kontutan hartuko dira hautaketa egiteko orduan.

4. Izen emateko epea zabalik egongo da maiatzaren 5tetik (barikua), 10:00etatik, ekainaren 5ra (astelehena) 23:59etara arte.

5. Antolatzaileek inskribatutako taldeen zerrenda argitaratzeko eskubidea dute.

6. Parte-hartzaileek antolatzaileek egindako eskakizunak bete beharko dituzte beti.

7.Aukeratuak izatekotan:

– Kontzertuko emanaldiak gutxienez 45 minutu eta gehienez 50 minutu iraungo du.
– ASTE NAGUSIAN beste ekitaldi batzuk sortuz gero, taldeek lehentasuna erakustaldi honetan parte hartzeari eman beharko diote, abuztuaren 25ean, 26an eta 27tan joko dutenak ezik.
– Kontzertuak puntualtasunez hasten dira, 20:00etan lehenengoa eta 21:00etan bigarrena.
– Kontzertuan ezingo dute jo bi bertsio edo moldaketa baino gehiagoHorietako edozein ez betetzeak berekin dakar hitzartutako katxea ez ordaintzea, eta baita jarduera bertan behera uztea ere.

Izena emateko: hemen.

Informazio gehiago :