BILBOKO UDALAK «#GAZTEKLUBA UDA» PROGRAMAREN BESTE EDIZIO BAT ABIARAZI DU. UDAKO AISIALDIRAKO ESKAINTZA DA, 12-17 URTE ARTEKO GAZTEENTZAKO

Bilboko Udalak bihartik aurrera (maiatzak 30, martitzena) eta ekainaren 6ra arte (asteartea) izango du zabalik epea «#GazteKLUBA UDA» 12-17 urte bitarteko gazteentzako udako aisialdi-programan izena emateko.

Udalaren xedea da aisialdi osasungarriko aukera bat eskaintzea uriko nerabeei, udako oporretan zehar. 13 jarduera egingo dituzte, eta, guztira, 484 toki eskainiko dira.

Programatutako jardueraren batean parte hartu nahi duten gazteek aldez aurretik eman beharko dute izenabilbaogazte.bilbao.eus udal webgunean, biharko (maiatzak 30, asteartea) 10:00etatik ekainaren 6ko (asteartea) 24:00ak bitartean.

«#Gazte KLUBA UDA»REN JARDUERAK

«#GazteKLUBA UDA» programa ekaina eta uztaila bitartean garatuko da.

► 9 irteera

9 irteera antolatu dira, egun osokoak, eta, guztira, 409 leku daude. Txango horiek kirola eta abentura uztartzen dituzte:

  • Ekainak 24, zapatua: espeleologia + eskalada.
  • Ekainak 27, martitzena: Gaztelugatxe txalupan + Arrantzaleen Museora bisita.
  • Ekainak 28, eguaztena: Konkis Abentura.
  • Ekainak 29, eguena: surfa Bakion.
  • Ekainak 30, barikua: paseoa zaldi gainean, hondartzan.
  • Uztailak 4, martitzena: Mendexa Park.
  • Uztailak 5, eguaztena: surfa Sopelan.
  • Uztailak 6, eguena: Sopuerta Abentura.
  • Uztailak 7, barikua: Konkis Abentura + piragua Gorlizen.

Irteeren prezioa 5,00 euro da. Izena eman ahala banatuko dira plazak.

► 2 ur-jarduera, Bilboko Itsasadarrean

Uztailerako, goizeko 2 jarduera daude programatuta Bilboko itsasadarrean, eta, guztira, 40 plaza eskaintzen dira.

Piraguak, Bilboko Itsasadarrean:

  • Uztailak 11, martitzena. Ordutegia: 11:00 – 13:00

Paddle Sup, Bilboko Itsasadarrean:

  • Uztailak 13, eguena.Ordutegia: 11:00 – 13:00

Uretako jardueren prezioa 2,00 euro da. Izena eman ahala banatuko dira plazak.

► «Uda teknologikoa»

DJ tailerra, DJ Makalarekin: platerak erabiltzea, kantak nahastea, loopak eta abar. 3 eguneko tailerra da.

Ekainak 26, 27 eta 28

  • Ordutegia: 11:30 – 13:3G
  • Prezioa: 30 euro
  • Lekuak: 15

Campus teknologikoa Urduliz 42an: Adimen artifiziala, zibersegurtasuna eta robotika.

Jakin nahi duzu zelan funtzionatzen duen AA batek? Posible da zure pasahitzak enkriptatzea, erasoetatik babesteko? App txikiak edo bideojokoak diseinatu nahi dituzu? Programazio-tailerra, 3 egunekoa, URDULIZ 42 campusean.

Uztailak 4, 5 eta 6

  • Ordutegia: 11:00 – 14:00
  • Prezioa: 30 euro
  • Adina: 15 – 8 urte
  • Lekuak: 20

#GazteKLUBAri buruzko informazio zehatza Bilbao Gazte webgunean eta 620 104 105 telefono-zenbakian, 08:30etik 14:00etara bitartean.