Agenda 2030 eta Garapen Jasangarrirako Helburuen inguruko ikastaroan izena emateko epea zabalik

kastaroa Bilbon, urriaren 4an, 11an eta 18an eta Donostian urriaren 23an, 30ean eta azaroaren 6an emango da eta izena emateko epea ekainaren 22tik 30era izango da.

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du Agenda 2030 eta Garapen Jasangarrirako Helburuen inguruko ikastaroaEider Cadierno Amat, EDE Fundazioaren boluntariotza eta parte-hartze sustatzailea izango da ikastaroaren formatzailea.

Ikastaroaren helburu orokorra honako hau da: Agenda 2030 eta Garapen Jasangarrirako Helburuak ezagutzea, gazteekin eta gazteentzat garatzen diren programetan eta proiektuetan aplikatzeko.

Best helburu batzuk hauexek dira:

  • Agenda 2030en esparrua ezagutzea.
  • GJHak zein diren eta haien antolaketa ezagutzea.
  • Gure proiektuan GJHak ezartzeko zer ekarpen egiten dugun pentsatzea.
  • Agenda 2030 praktikara eramaten lagunduko diguten tresnak identifikatzea.
  • Agenda 2030 eta GJHak aplikatzeko jarduketa onak aztertzea.

Informazio gehiago

Ikastaroa EUSKERAZ emango da.

Lehenengo edizioa Bilbon:

  • Izena emateko bete behar den FORMULARIOA
  • Noiz2023ko urriaren 4an, 11an eta 18an
  • Non: Gazteen Euskal Behatokiaren egoitzan, Uriortu 11 behea
  • Ordutegia: 10:00etatik 14:00ra
  • Izena emateko epea ekainaren 22tik 30era. FORMULARIOA
  • Taldea: 20 lagun

Bigarren edizioa Donostian:

  • Izena emateko bete behar den FORMULARIOA
  • Noiz2023ko urriaren 23an. 30ean eta azaroaren 6an
  • Non: CRAJ, Anoeta 28
  • Ordutegia: 10:00etatik 14:00ra
  • Izena emateko epea ekainaren 22tik 30era. FORMULARIOA
  • Taldea: 25 lagun

Kontuan hartu izena emateko epea eta ikasle kopurua! Ikastaroa doakoa da. Izena emateko epea ekainaren 22tik 30era.

Bertan parte hartzeko ekainaren 22an indarrean jarriko ditugun FORMULARIOak bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).

 gaztebehatokia@euskadi.eus

 94 4031645

HartzaileakLehentasuna izango dute gazteekin lanean edo elkarlanean (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntario-lanetan…) dihardutenek. Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera.

  • Gazteriaren arloko langileak (Gazte Informazioa, udalak, aldundiak, gazteen elkarteak eta aisialdiko elkarteak, baita beste erakunde batzuk ere).
  • Gizarte eta familia hezitzaileak.
  • Bigarren hezkuntzako ikastetxeetako orientatzaileak.