2024KO AURREKONTUETAN JASOKO DIREN HERRI-EKIMENAK BOZKATZEKO EPEA IREKIKO DU BILBOKO UDALAK

Bilboko Udalak irailaren 18an, ASTELEHENA, zabalduko zuen 2024ko aurrekontuetan sartuko diren herri-ekimenak bozkatzeko epea.

Epe hori irailaren 29an, MARTITZENA, amaituko da. Bilbotarrek, urirako interesgarrienak iruditzen zaizkien ideiak ikusita, modu telematikoan eman dezakete botoa www.bilbao.eus  webgunean, edo aurrez aurre barrutietako udaltegietan dauden Bilbao Click makinen bidez.

Zortzigarren edizioan jasotako 549 proposamenetatik, udal sailek 33 proiektu hautatu dituzte, daukaten interes orokorragatik eta egokitasunagatik, eta teknikoki eta ekonomikoki bideragarriak direlako. Proposamen bakoitzaren deskribapena eskuragarri egongo da datorren astelehenetik aurrera, bozketa-inprimakian bertan, udalaren webgunean.

Bozka gehien jasotzen dituzten ekimenak, 2 milioi euroko aurrekonturaino, 2024ko Udal Aurrekontuetan sartuko dira.

Parte-hartze bidezko Aurrekontua programaren beste fase bat da hau, eta Eider Inunciaga Euskarako, Herritarren Arreta eta Partaidetzako, 2030 Agendako eta Nazioarteko Gaietako zinegotziak gogorarazi duenez, “hirugarren urtez jarraian, herritarrei aukera ematen die parte hartzeko, Bilborako hobekuntza-ideien proposamenarekin ez ezik, urirako interesgarrienak, egokienak, beharrezkoenak edo garrantzitsuenak iruditzen zaizkien proiektuen aukeraketarekin ere”, eta, gainera, azpimarratu duenez, “Part—hartze bidezko Aurrekontua oso tresna erabilgarria eta eraginkorra da parte hartzeko, eta oso ondo islatzen du Udalaren eta herritarren arteko lankidetza, helburu bakar batekin: Bilbo hobetzea”.

Proiektuen gaia askotarikoa da, besteak beste, arlo soziala, kulturala eta teknologikoa, irisgarritasuna, osasuna edo obren arloko proposamenekin.

Bozketan, Bilbon erroldatutako 16 urtetik gorako edozeinek parte hartu ahalko du, eta pertsonako boto bakarra eman ahal izango da. Horretarako, inprimaki erraz bat prestatuko da eta bertan baliozkotuko dira identifikazio-agiria eta jaiotze-data, erroldaren bidez. Nahi beste proposamen hautatu ahal izango dira, baina ezingo da gainditu parte-hartze bidezko aurrekonturako ezarritako zenbatekoaren gehienezkoa (2 milioi euro).