GAZTENPATIA KULTURARTEKO TOPAKETAREN VII EDIZIOA

Praktikak eta gradu amaierako lanak garapenerako lankidetzan egiteko UPV/EHUko Programa

Gaztea eta enpatikoa zara beste errealitate batzuekin? Garapenerako lankidetza proiektuetan parte hartu nahiko zenuke zure praktiken edo GRALaren bidez? Guztiz une aproposean heldu zara GAZTENPATIA ezagutzeko.

Gaztenpatia programa Euskal Fondoaren eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen ekimen bat da, unibertsitateko ikasleei aukera ematen diena praktikak (nahitaezkoak edo borondatezkoak) eta Gradu Amaierako Lana (GRAL) El Salvadorren, Kolonbian eta Guatemalan egiteko, Euskal Fondoa osatzen duten erakundeen proiektuetan.
Xehetasun gehiago jakin gura badituzu, etorri Gaztenpatiaren VII. topaketara datorren apirilaren 22an eta 23an.

EgitarauaGaztenpatia kulturarteko VII. topaketa – Garapenerako Lankidetza Bulegoa – UPV/EHU