BILBOKO UDALAK 2027KO PARTE-HARTZE BIDEZKO XI. AURREKONTUEI PROPOSAMENAK AURKEZTEKO EPEA IREKI DU

Udalak 2 milioi euro bideratuko ditu bilbotarrek zuzenean aukeratutako proiektuetarako, eta apirilaren 30era arteko epea izango dute proposamenak aurkezteko.

Bilboko Udalak 2027ko parte-hartze bidezko aurrekontuei proposamenak aurkezteko epea ireki du gaur, apirilak 16. Interesdunek inprimaki bat bete beharko dute www.bilbao.eus webgunean, apirilaren 30era arte ziurtagiri digitalaren edo BakQ ziurtagiriaren bidez identifikatu ondoren. Aurrez aurre ere aurkeztu ahal izango dira proposamenak, herritarren arretarako bulegoetan. Inprimaki bakoitzeko proposamen bakarra aurkeztu ahal izango da.

Jasotako proposamenak udalaren webgunean argitaratuko dira ekainean, udal sailek proposamen horiek teknikoki aztertu ondoren. Ondoren, herritarrek bozkatzeko fase bat irekiko da, irailaren 21etik urriaren 2ra. Fase horretan, bilbotarrek beren auzo, barruti edo hirirako lehentasunezkotzat jotzen dituzten proiektuak hautatu ahal izango dituzte.

Parte-hartze bidezko aurrekontuak prozesu ireki bat dira, bilbotarrei aukera ematen diena Udalaren urteko aurrekontuaren zati bat zertan erabiliko den erabakitzeko.

NORK PARTE HAR DEZAKEEN, ZELAN ETA BALDINTZA NAGUSIAK:

  • Bilbon erroldatutako 16 urtetik gorako pertsonek
  • Herritarren Partaidetzako Erakundeen Udal Erregistroan izena emana duten erakundeek.
  • Legez eratutako erakundeek (elkarteek, fundazioek, sindikatuek, profesionalen elkargoek eta zuzenbide publikoko korporazioek).
  • Bilboko ikastetxeek eta hezkuntza-zentroek.
  • Proposamenak udal-eskumenekin lotuta egongo dira, teknikoki eta ekonomikoki bideragarriak izango dira, hirirako edo hiriko barrutiren baterako interes orokorrekoak izango dira, gehienez ere 300.000 euroko aurrekontua izango dute eta 2027an gauzatzeko modukoak izango dira.

Informazio gehiago: https://www.bilbao.eus/cs/Satellite/bilbaoparticipativo/eu/presupuesto-participativo-2027-como-presentar-propuesta

cartel presupuestos participativos