12-17 urte dituzu eta Bilbon bizi zara? Arrazakeriaren kontra eta bizikidetzaren alde egiteko asko esateko duzula uste duzu? Hala bada, “Ikus-Entzunezko Challengea” proposatzen dizugu, zure ekarpena egin dezazun.
Bilboko Udalak abian jarri du ikus-entzunezkozko erronka bat, “Mugikorrak Zurrumurruen kontra-Dibertsitatearen alde, diskriminazioaren kontra” izenekoa, uriko gazteek zurrumurruen kontrako proiektuaren balioak eta edukiak landu ditzaten. Gazteek bideo bat eginez parte hartuko dute, zeina gutxienez bi minutukoa izan beharko baita, eta gai hauen ingurukoa: bizikidetza; kulturartekotasuna; kultur, erlijio edo hizkuntza dibertsitatea; arrazakeriaren, estereotipoen, aurreiritzien eta zurrumurruen kontrako borroka; errespetua, elkarrizketa, dibertsitatearen abantailak eta ekarpenak.
Ikus-entzunezko Challenge” honek hiru kategoria proposatzen ditu: dantza, musika eta film laburrak, eta interesdunek maiatzaren 31ra arte izango dute epea lanak helarazteko.
Ekimena, Zurrumurruen kontrako Estrategiaren barruan dator, zeina 2013an abiarazi baitzuen Udalak. Proiektu honek hainbat jarduera jasotzen ditu formazioaren eta kontzientziazioaren ingurukoak.
Informazio guztia eta lehiaketaren oinarriak esteka honetan.