Bilbo hobetu dezakeen proiektu edo ekimenik baduzu? Udalaren 2022ko Parte-hartze bidezko Aurrekontuaren programarako proposamenak hautatzeko prozesua seigarren urtez jarraian jarri da abian, bilbotarrek Bilborako beren proiektuak eta hobetzeko ideiak aurkez ditzaten. Proposamenak garrantzitsuak izan beharko dira herriko auzo, barruti eta /edo kolektiboren batentzat.
Oraingoan berrikuntza garrantzitsu batekin dator: lehen aldiz, bilbotarrek aukeratuko dituzte garatu beharreko proiektuak. Herritarrek Bilbao.eus web orrian, irailaren 16tik 26ra, nahi dituzten proiektuak bozkatu ahal izango dituzte. Azkenik, bozkatuenak 2022ko udal kontuetan sartzen diren ekimenak izango direlarik.
Honako hauek aurkeztu ditzakete proiektu, ideia edota ekimenak:
- Bilbon erroldatuta dagoen edonork, 16 urtetik gorakoa bada.
- Edozein entitatek, Herritarren Parte-hartzerako Entitateen Erregistroan izena emanda badago.
- Edozein elkarte, fundazio, sindikatu, enpresa-elkarte, lanbide-elkargo zuzenbide publikoko korporazio nahiz edozelako entitatek, baldin eta ordenamendu juridikoaren arabera nortasun juridikoa badu.
Udal sailak arduratuko dira herritarrentzat interes orokor handiena duten ideien lehen hautaketa egiteaz eta ideia horien bideragarritasun ekonomikoa eta teknikoa ziurtatzeaz. Lehen baheketa horren ostean, irailean, epe bat irekiko da, beren botoekin, Bilboko herritarrek erabaki dezaten zein proiektuk izango duten zuzkidura ekonomikoa 2022ko udal kontuetan.
Informazio gehiago hemen.