Bilbo, Unibertsitate Hiria – UDA IKASTAROAK

Bilboko Udalak, hirian ordezkaritza duten lau unibertsitate – UPV/EHU, Deustuko, Nafarroako eta Arrasateko unibertsitateak -, eta IED KUNSTHAL Diseinu Zentro Nagusiak eta Digipen Zentro Teknologikoarekin batera, “Bilbo, Unibertsitate Hiria” udako lehen ikastaroak jarri dituzte martxan. Ekainaren 17an eta uztailaren 23ra bitartean egingo diren ikastaro hauek Bidebarrietako Liburutegian izango dira, salbu eta DIGIPENek emango duena, Zorrotzaurreko bere instalazioetan emango baitu.

Lehenengo ikastaroa “”Energia eta hiria. Etorkizuneko Bilbon aplikatzeari buruzko eztabaida” izango da, Nafarroako Unibertsitateak antolatuta. Uztailaren 24an eta 25ean, UPV/EHUk eta London College of Communication (UAL) erakundeak antolatutako “Oroimena, iragan industriala eta irudia Bilboko hirian”. Geroago, Uztailaren 1ean eta 2an, DIGIPEN bideo-jokoen unibertsitatea deitu ohi zaionaren txanda izango da, Zorrotzaurreko bere instalazioetan eskainiko duelarik ikastaro hau: Entretenimenduaren sektorea, barrutik.

Uztailaren 8an eta 9an, IED Kunsthal delakoak, Chelsea College of Arts (UAL) delakoaerekin, beste ikastaro hau eskainiko du: “Produktuaren diseinua eta Silver Economy: ekintza-ekologiak”. Uztailaren 15ean eta 16an, Mondragon Unibertsitateak gai hau jorratuko du: “Datuen analisia eta zibersegurtasuna. Berebiziko garrantzia duten eremu teknologiko bi”, eta atzenengo ikastaroa uztailaren 22an eta 23an eskainiko da, Deustuko Unibertsitatearen eskutik, “Hiri adimentsua Big Dataren garaian”.

Guztiz dohainik izango dira ikastaroak, hartara herritar guztiengana iristearren eta on line ere eskainiko delarik haietarako sarbidea. Ostegunetan eta ostiraletan emango dira, ekainean eta uztailean, 18:00etatik 20:00etara. Ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago.

Informazio gehiago eta programa kontsultatzeko, bisitatu webgune hau.