Bulego horren funtzioa izango da herritarrei aholkuak ematea eta gai horri lotutako gaiak bideratzeko jarraibideak ematea, hala nola, alokairua, administrazioak eskaintzen dituen laguntzak edo etxebizitzak birgaitzeko egin behar diren gestioak.
2020an egindako diagnostikoaren ondorio nagusien artean, nabarmentzekoa da 4.358 etxebizitza huts identifikatu direla Bilbon, 2018koaren oso antzeko zifra (4.240). Horietatik 2.122 etxebizitza hutsik daude gutxienez bi urtez, eta, beraz, alokairuan hartzeko mobiliza daitezke.
Gazteen Euskal Behatokiaren datuen arabera, 18 eta 34 urte bitarteko 37.000 pertsona inguru bizi ziren oraindik familiaren etxean, 2020. urtean. Diru-sarrerak dituzten 18 eta 44 urte bitarteko 10.000 pertsonak etxebizitza bat eskuratzeko beharra duela kalkulatzen da. Ildo horretatik, 2020ko laugarren hiruhilekoan 16.000 eskaera baino gehiago jaso ziren Etxebiden etxebizitza babestua eskuratzeko.