BILBOKO UDALAK 12 ETA 17 URTE BITARTEKO GAZTEENTZAKO AISIAKO JARDUEREI EKINGO DIE BERRIZ

Bilboko Udalak bihartik (irailak 15) aurrera –barikua- jarduerak abian jarriko ditu atzera uriko 9 gazteguneetan. Ikasturte berri honetarako programazioak, ohikoa den bezala, askotariko jarduerak biltzen ditu. Jarduerok doakoak dira, 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat eta hezitzaileek zuzenduko dituzteParte hartzeko ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.

Jarduerak eguaztenetan eta eguenetan izango dira, 17:00etatik 20:00etara, eta barikuetan eta zapatuetan, 17:00etatik  21:00etara.

Bilbon 9 gaztegune daude, auzo hauetan: Deustun, Uribarrin, Otxarkoagan, Begoñan, Zazpi Kaleetan, Iralan, Errekalden, Zorrotzan eta Basurtun.

Gizarte- eta hezkuntza-arloko profesional gazteek dinamizatzen dituzte jarduerok, eta gazteen ekimenak jasotzen eta babesten dituzte. Gainera, Gazteguneetan ondo pasatzeko makina bat aukera dauzkagu: liburuak, filmak, berriketarako txoko erosoak, bideo-jokoak, mahai-jokoak, futbolina, billarra, mahaiko tenisa, arte plastikoetako eta artisautzako materiala, karaokea, sukaldaritza eta Interneteko sarbidea duten ordenagailuak.

Bilboko Udalaren helburua da Gazteguneak izatea aisialdiko denbora eta norberaren hazkundea sustatzeko espazioak, gaitasunak eta ohitura osasuntsuak har ditzatela gazteek, eta berdinen arteko harremanak izan ditzatela, balioetan eta parte hartzean oinarrituak, gazte-gaztetatik.

GAZTEKLUBA

Ikasturte berriarekin Gaztekluba programa ere abian jarriko da berriro ere. Programazioaren barruan daude aisia osasungarri, erakargarri, sortzaile, dibertigarri eta parte-hartzailekoak, nerabe bilbotarrentzat; jarduera horiek asteburuetan eta oporraldietan egiten dira. GAZTEKLUBAk hainbat jarduera-mota eskaintzen ditu, hala nola abenturakoak, kiroletakoak, artistikoak, eszenikoak eta teknologikoak.

IKUSI HEMEN PROGRAMAZIO OSOA

Denboraldiko lehenengo jarduera Zumaiara joatea izango da, urriaren 7an, 9:00etatik 16: 00etara.  Parte-hartzaileek aukera izango dute Flisch-a ezagutzeko, itsasontziz egingo den bidaian (45 minutukoa) eta Ginkana batean parte hartzeko.

Jarduera horretan parte hartu nahi duten gazteek aldez aurretik eman beharko dute izena bilbaogazte.bilbao.eus udal webgunean, irailaren 15eko (barikua) 10:00etan hasi eta irailaren 21eko (eguena) 24:00etara arte.

Irteeraren prezioa 5,00 eurokoa da, eta plazak inskripzio-ordenaren arabera esleituko dira.