HEMEN DA #GAZTEKLUBA ASTE SANTUA 2023 12 ETA 17 URTE BITARTEKO GAZTEENTZAKO EGINDAKO PROGRAMA

Bilboko Udalak #GazteKLUBA Aste Santua 2023 jarri du martxan: 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzako aisialdiko programa, eta 19 jarduera eta 440 plaza eskainiko ditu. Programa hori eskola-oporretako garaian egikarituko da, jaiegun ez diren egunetan, eta honako hauek eskainiko dira: irteerak, kirol-jarduerak, arte-tailerrak eta teknologia-tailerrak eta japoniar kulturaren inguruko aste bat.

MASTERCLASS KALISTENIA

Bilboko Udalak 15 eta 35 urte bitarteko gazteentzat kalistenia masterclass bereziak emango ditu martxotik ekainera bitartean. Klase horiek adituek zuzendutako doako saioak izango dira 19:00etatik 20:30ak arte, hurrengo egunetan:

Lo Que De Verdad Importa Fundazioa: 60 gazteren karrera profesionala bizkortzeko proiektua dauka

BYGren Azeleragailu Profesionala Lo Que De Verdad Importa Fundazioaren proiektu bat da, eta erreferentziazko 60 gazteren karrera profesionala bizkortzea eta haien ingurunean eragin positiboa izatea du helburu. Oso programa indartsua da, berrikuntza, balioak eta asmoak ardatz dituena, eta gazteek lan-merkatuan sartzeko dituzten oztopoak arintzen lagunduko duena. BYG on campusaren aurreko edizioen bilakaera da, baina formatu guztiz desberdinarekin.

AGENDA 2030 IKASGAIA: ESKAILERA BERRI BAT

2030 Agenda eta Garapen Iraunkorreko Helburuak (GJH) premia eta aukera dira kolektibo eta pertsonentzat. Bi kontzeptu horiek – beharra eta aukera – eta horien azalpena dira eskailera berri bat sustatuko den prestakuntza-programaren bizkarrezurra.

GAZTEENARTEAN DREAMSLAB

Zeresan handia duzu eta zure interesak, kezkak eta beharrak entzun nahi ditugu; beraz, zuen zain gaude ostiralean, hilak 27, Rekalde Aretoan, 18: 00etan.

GAZTEAK ETA EKINTZAILETZA

Ekintzailetza lan-merkatuan aritzeko alternatiba bat da eta hau sustatzeko zenbait ahalegin egiten dira administrazioetatik; askotan lan-merkatuaren egoerari aurre egiteko eta langabeziaren aurrean aukera bezala planteatuz.