VillaSoundBilbao jaialdiaren IV. Edizioak (VSB) dagoeneko 12 talde ditu hautatuta kontzertuak emateko apirileko eguen guztietan, 20:00etan, Bilborocken. Sarrera librea izango da, edukiera osatu arte.
Bilboko auzoetan aire zabaleko kirol-jarduerak egingo dira asteburu honetatik aurrera, Auzo Active programaren barruan. 10 eta 17 urte bitarteko gazteentzat da, eta martxoaren 16an (zapatua) hasiko da berriro, Zorrotzako Azoka plazan, 11:30etik 14:00etara. Urrira arte egingo dira jarduera horiek.
Bilboko Udalak martxan jarri berri du Bilbao Balioen Sarien seigarren ediziorako ekimenak aurkezteko epea.
Deialdi honen xedea da ezagutza publikoa agertzea Bilboko Balioen Agirian jasotako balioak sustatzen edo garatzen dituzten ekimenei, gauzatu direnei edo gauzatzen ari direnei auzoetan, barrutietan edo urian.
Bilboko Udalak Bilborocken denboraldi honetarako programazioa aurkeztu du, pertsona eta kolektibo gazteentzako ekintzailetza-laborategia izan dadin musika-, kultura- eta sormen-esparruetan.
Bilboko Udalak IV. VillaSoundBilbao (VSB) jaialdian izena emateko epea ireki du gaur. Jaialdi horren helburua da musikari gazte emergenteak bultzatzea eta laguntzea. Berritasun gisa, parte hartzeko adina 35 urtera arte zabaldu da aurten.