Esanetan…. (página 9)

Gazteen kultura bonua

Kultur Bonu Gaztea 400 euroko dirulaguntza zuzena da 18 urte betetzen dituztenentzat, kultur produktuak eta jarduerak erosi eta gozatzeko. Espainia osoko 500.000 gaztek jaso ahal izango dituzte laguntza horiek, Estatuaren 2023ko Aurrekontu Orokorretan jasotakoak, 210 milioi euroko aurrekontu-sailarekin.

BILBAO METAL POP-ROCK ERAKUSTALDIAREN XXXVI. EDIZIOA

Erakustaldi honetan parte hartu nahi duten bakarlari eta taldeek Bizkaiko egoiliarrak izan behar dute edo gutxienez taldekide batek lurralde historikoan erroldatuta egon behar du. Inskripzioa ON-LINE izango da, www.bilbao.eus web orriaren bidez. Eskabidearekin batera honako hauek ere bidali behar dituzte interesdunek: - 4 kanta, mp3, edo wav formatuan. - Argazki bat jpg, bmp edo png formatuan. - Taldearen ibilbidea doc, docx, edo pdf formatuan.

KULTURA, GASTRONOMIA, KIROL ETA FOLKLORE EUSKALDUNAK BILBOKO KALEETARA ITZULIKO DIRA ASTE SANTUAN, BILBAO BASQUE FESTEN EDIZIO BEREZI BATEAN

Apirilaren 5etik 9ra, Bilboko kaleak Bilbao Basque FEST euskal kulturaren jaialdiaren baitan programatutako 200 jarduera baino gehiagoz beteko dira, Bilboko Udalak antolatuak. Bederatzigarren edizioa oso berezia izango da; izan ere, bisitatzen gaituztenek eta Aste Santua hirian pasatzea erabakitzen duten bilbotarrek jaialdiko sei gaiek eskaintzen dituzten esperientziak inolako mugarik gabe gozatu ahal izango dituzte: Gourmet, Kultura, Musika, Market, Zinema eta Sport.