Esanetan…. (página 8)

EGIN KIROLA PLANETAREN ALDE

Ekainaren 9an Plogging Tour-a ospatuko da Bilbon. Plogginga, aire zabaleko kirola zabor-bilketarekin nahasten duen jarduera da. Hau da, aire zabaleko edozein jarduera fisiko aprobetxatzean datza, hondartzetan, mendietan edo hirietan aurkitzen diren hondakinak biltzeko.

ABIAN DA BILBOKO UDALAREN BBH SARIETARAKO EKIMENAK AURKEZTEKO EPEA

Bilboko Udalak martxan jarri berri du Bilbao Balioen Sarien seigarren ediziorako ekimenak aurkezteko epea.  Deialdi honen xedea da ezagutza publikoa agertzea Bilboko Balioen Agirian jasotako balioak sustatzen edo garatzen dituzten ekimenei, gauzatu direnei edo gauzatzen ari direnei auzoetan, barrutietan edo urian.