Esanetan…. (página 10)

ZINEBI jaialdiaren 61. edizioa azaroaren 8an hasiko da

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren, ZINEBI-ren, 61. edizioa azaroaren 8an hasiko da eta 15ean bukatu. Inaugurazioa Arriaga Antzokian egingo da, 20:00etatik aurrera. Ekitaldiaren gainontzeko egoitzak Azkuna Zentroa, BBK aretoa, Arte Ederren Museoa eta Campos Antzokia izango dira.

Bilbao Seriesland jaialdia urriaren 21etik 26ra

Bilbao Seriesland, webserieen nazioarteko jaialdia, urriaren 21ean hasiko da. Egitaraua oso anitza izango da eta egoitza ezberdinetan ospatuko da, besteak beste, Bilborock-en. Bosgarren edizio hau urriaren 26an amaituko da Guggenheim Museoan izango den sari banaketarekin.

Salma eta Asierren lehenenengo bideoa hemen da!

Bilbao Gazte-ren youtuber berriak hemen dira! Aurreko ikasturteetan egin bezala, aurten ere Bilbao Gazte-ren youtuberrek sare sozialetatik Bilboko plan onenen berri emango dute. Nortzuk izango diren jakin nahi? Segi irakurtzen!

2019ko EDP Bilbao Night Marathon urriaren 19an ospatuko da

Datorren larunbatean, urriaren 19an, EDP Bilbao Night Marathon edizioa berria ospatuko da gurean. 56 nazionalitate ezberdinetako 13.400 pertsonek Bilboko kaleak zeharkatuko dituzte gaueko frogan. Programan jasota dauden hiru modalitateetako irteerak 19:00etan izango dira.

Bizikletaren inguruko BiziEskola-ko ikastaroak

Bilboko Udalak hiru ikastaro antolatu ditu bizikletan ibiltzen ikasteko aukerarik behin ere izan ez dutenentzat, ibiltzen ahaztu egin zaiela uste dutenentzat zein zirkulatzen ikasi nahi dutenentzat. Ikastaroak udazken honetan ospatuko dira, eta doakoak izango dira.

2019ko Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketaren finalisten izenak!

Lau asteetan zehar Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketaren 31. edizioaren finalaurrekoekin gozatu ondoren, badakigu nortzuk errepikatuko dute finaletan! Urriaren 17tik 19ra arte, 20:00etatik aurrera, Bilborock-ek musikazaleen arreta bereganatuko du berriz. Sarrera berriro ere doakoa izango da.