Bilboko Udalaren Bilborock Aretoak udazken honetarako programazioa aurkeztu du, ekipamendu hori erreferentziazko gune eta ekintzailetza-gune izan dadin gazteentzat sormen-, musika- eta kultura-esparruetan.
Bilboko Udalak irailaren 18an, ASTELEHENA, zabalduko zuen 2024ko aurrekontuetan sartuko diren herri-ekimenak bozkatzeko epea.
Epe hori irailaren 29an, MARTITZENA, amaituko da. Bilbotarrek, urirako interesgarrienak iruditzen zaizkien ideiak ikusita, modu telematikoan eman dezakete botoa www.bilbao.eus webgunean, edo aurrez aurre barrutietako udaltegietan dauden Bilbao Click makinen bidez.
Bilboko Udalak Auzo Active-ren hirugarren denboraldiko jarduerei helduko die berriro irailaren 23an, larunbata, Euskalduna moilan (atari zabaleko kirol-aisialdi osasuntsurako programa, 10 eta 17 urte arteko gazteentzat). Oraingo honetan, kirol eta jolas kutsuko proposamen pilo bat egongo dira, Kirol Jaialdia izenarekin.
Ekainaren 10ean Bilbon ospatu zen "WORLD ROBOT OLYMPIAD" NAZIOARTEKO ROBOTIKA TXAPELKETAN sailkatu ziren LA PERRERAko robotika taldeetako bik fase nazionalean parte hartu dute La Seu d 'Urgellen (Lleida) irailaren 16an eta 17an. Estatu osoko 90 talde aurkeztu dira lehiaketara. INNOVATORS taldea hirugarren sailkatu da eta ASIOSPRO_MIKEL taldea, hamaikagarren. Guztira 244 mutil eta 90 neska aurkeztu dira.
Bilboko Udalak La Perrera eraikinean (Sabino Arana 50) 2023/2024 ikasturteko lehen hiruhilekoan gazteei eskainiko zaien egitaraua diseinatu du. Proposamenak STEAM ildo estrategikoarekin bat egiten du (S-Science, T-Technologies, E-Engineering, A-Arts, Mathematics), Udalak «Konekta» bezalako programen bitartez bultzatzen duena.
Bilboko Udalak bihartik (irailak 15) aurrera –barikua- jarduerak abian jarriko ditu atzera uriko 9 gazteguneetan. Ikasturte berri honetarako programazioak, ohikoa den bezala, askotariko jarduerak biltzen ditu. Jarduerok doakoak dira, 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat eta hezitzaileek zuzenduko dituzte. Parte hartzeko ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.
"Bilbao Open Rubik 2023" nazioarteko txapelketa laugarren urtez jarraian itzuliko da. Hainbat herrialdetako 75 gazte (Espainia, Frantzia, Txile, Argentina eta Brasil) lehiatuko dira World Cube Association (WCA) erakundearen munduko rankingean beren posizioak hobetzeko. Erakunde horrek konbinazio-puzzle deiturikoen gaitasunak arautzen eta bultzatzen ditu, hala nola Rubik-en kuboa.
Bilbo berriro ere metal eta pop-rock onenaren erritmoaz gozatzeko aukera izango du aurten bere kartela 16 kontzerturekin itxiko duen “Bilbao Metal, Pop-Rock Erakustaldia”ren 36. Edizioarekin. Zortzi egunez, abuztuaren 19tik, larunbata, eta 26ra arte, bilbotarrek estilo guztietako talde eta artistez gozatuko dute, eta horien artean, berriz ere, emakumeen presentzia da nagusi.