Imaginautak elkarteak bigarren jardunaldia ospatuko du Bilborock-en!

Urtarrilaren 8an, asteazkenean, Imaginautak elkarte kulturalak bere bigarren jardunaldia ospatuko du Bilborock-en. Gazteei zuzendutako ekitaldia 19:30etan hasiko da eta #BilborockGazteEgunak egitarauaren baitan kokatzen. Proiektu kreatiboren bat baduzu, etor zaitez zabaltzera! 

Bi orduetan zehar, elkarteak Imaginautak “burmuin eferbeszenteen” elkargunea bilakatzea du helburu. Pasa den jardunaldian, 2019ko amaieran Bilborock-en ere izan zela, musika, poesia, magia, arte martzialak eta eskultore eta ilustratzaileen erakusketa bisualak egon ziren. 

Imaginautak zu bezalako jendea ezagutzeko aukera bikaina da. Ekitaldian parte hartzeko inskripzioak egiteko epea zabalik dago eta helbide honen bidez egin daitezke. Ekitaldian zehar edozein diziplina artistikoa aurkeztu eta zabaldu daiteke.

Imaginautak elkarteak, urteekin eta edizioekin batera, garatuko den plataforma sendoa izan nahi du. Horrekin batera, arteak emakumeari zor dion lekua aldarrikatzen du eta adimen orijinalentzako lorbide bezala finkatzeko xedea du.