Uda honetan ere, Bilboko 12 eta 17 urte bitarteko gazteek hamaika ekintza ezberdinez gozatzeko aukera izango dute #GazteKLUBA programarekin. Uztailaren 7tik eta abuztuaren 27a bitarteko astearte, asteazken eta ostegunetan ospatuko dira jarduerak.
#GazteKLUBA UDA-rekin, uztaila eta abuztuan zehar astero errepikatuko diren aisialdi jarduerak jarriko dira martxan. Astearteetan, piraguak itsasadarretik, asteazkenetan ibilbide gidatuak bizikletan eta kart-ak eta ostegunetan Paddle Sup itsadarretik. Skate tailerrak ere egongo dira, hastapen eta erdiko mailakoak. Orotara, 390 plaza eskainiko dira programatutako 26 jardueretan.
Parte hartzeko aurretiazko izen ematea ezinbestekoa izango da. Epea ekainaren 9an, goizeko 09:00etan, zabalduko da, eta hilaren 16an itxi. Izen ematea hemen egin daiteke. Jarduera bakoitzak 2 euroko prezioa izango du. Parte hartzaileen zerrenda izen emate hurrenkaren arabera osatuko da. Izena emateko #GazteKLUBA Txartela izatea ezinbestekoa izango da. Doako txartela da eta hemen eskuratu dezakezu.
Hainbat higiene-neurri ezarriko dira, hala nola maskara erabiltzea bi metroko distantzia fisikoari eutsi ezin zaionean, gel hidroalkoholikoaren banagailuak eta jardueren materialak desinfektatuko dira erabili aurretik eta ondoren.
Informazio gehiago hemen.