Bilboko Udalak, erakunde sozial, unibertsitate, EGK eta Bolunta-ren laguntzarekin, Boluntariotza eta Gazte Partaidetza Sustatzeko 2020-2023 Udal Programa martxan jarri du. Programaren helburua, gazte boluntariotza sustatu eta ezagutaraztea da, bere garrantziari buruz sentsibilizatzea eta boluntariotza alorra indartzea, Europan batez ere.
Plana Bilboko 16-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Baita Bilboko gazte-talde, -elkarte eta gizarte-erakundeei ere, non gazteen parte-hartzeak lekua duen.
Lau dira programaren helburu nagusiak:
- Gazteen ekintza boluntarioa eta parte-hartze soziala ikustera ematea
- Bolondres izatearen inguruan gazteak kontzientziatzea
- Gazteen artean bolondres izatea sustatzea
- Laguntza sareak indartzea
Helburu horiek lortzeko, zenbait ekimen abiarazi dira, hala nola, ikastetxeetan tailerrak eskaintzea, sentsibilizazio kanpainak, euskarri digital informatiboak, Ideiak Martxan programa, Gazte Talk-ak edo Think Tank-ak, besteak beste.
Programa honen informazio guztia hemen aurkitu dezakezu. Elkarte berriak batu ahala, edukia eguneratzen joango da.