Gaurtik aurrera, Bilboko Udalak 186 plaza jarriko ditu ikasleen eskura udal ikasgeletan astelehenetik ostiralera, 82 plaza larunbatetan eta 34 plaza igandeetan. Hiriko 8 barrutietan zehar daude sakabanatuta ikasgela hauek.
Zehazki, ikasgelak 8 barrutietako udaltegi eta auzo-etxeetan eta Bidebarrietan eta Azkuna Zentroan egongo dira. Webgune honetan helbide zein ordutegiak kontsultatu ditzakezu.
Erabiltzaileen osasun-segurtasuna bermatzeko, Bilboko Udalak osasun agintarien neurri eta gomendio hauek aplikatuko ditu:
- Maskara derrigorrezkoa izango da.
- Eskuak garbitu beharko dira ikasgelara sartzean eta handik irtetean; horretarako, gel hidroalkoholikoa egongo da sarreran eta baita gela barruan ere.
- Gelen edukiera, gehien-gehienez, % 50ekoa izango da.
- Aulkien arteko tartea 1,5 metrokoa izango da.
- Ikasketa-gela horietako guneen eta materialen garbiketa eta desinfekzioa areagotu egingo dira. Gainera, erabiltzaile bakoitzak okupatu duen espazioa desinfektatu egin beharko du gelatik irtetean, horretarako edukiko duen materialarekin (desinfektatzailea eta papera).
- Ezarritako osasun-jarraibideen arabera aireztatuko dira espazioak.
- Azkenik, erabiltzaileek, nahi badute, euren datuak erregistro batean apuntatu ahal izango dituzte, horrela, osasun-agintarien lana erraztuko da, beharrezkoa baldin bada trazabilitatea ezartzea edo erabiltzaileen artean bilaketa egitea. Datu horiek indarreko legeriaren arabera eta helburu horrekin bakarrik tratatuko dira.