Apirilean ekingo dio VillasoundBilbao Fest-ek Bilborocken, hautatutako 12 talde eta bakarlariekin

Badago hemen VillasoundBilbao Fest!. Ekitaldi honetan parte hartzeko hautatutako 12 talde gazteen kontzertuak apirilaren 9an hasiko dira. Kontzertu guztiak Bilborock aretoan egingo dira eta horietako bakoitzean aukeratutako 3 talde eta gonbidatu bat arituko dira. Kontzertu hauetarako sarrera doakoa eta librea izango da, edukiera bete arte. Ateak 17:30ean irekiko dituzte kasu guztietan.

  • Apirilaren 9an (barikua): Suave (Bizkaia) + Nun (Bizkaia) + A1 Goldie (Nafarroa) + Dupla (talde gonbidatua)
  • Apirilaren 16an (barikua): Olaia (Bizkaia) + Ramona’s First Evil Boyfriend (Gipuzkoa) + Monday Potions (Bizkaia)  + Aiko taldea (talde gonbidatua)
  • Apirilaren 23an (barikua): Nize (Bizkaia) + Full Cab (Bizkaia) + Silitia (Bizkaia) + Pantocrator (talde gonbidatua)
  • Apirilaren 30ean (barikua): Mona Rora (Bizkaia) + Blanquita Carraquela (Gipuzkoa) + Martin de Marte (Gipuzkoa) + Depresión Sonora (talde gonbidatua).

Lehiaketatik kanpo, baina VillaSoundBilbaoren esparruan, maiatzean, 4 kontzertu programatuko dira hiriko hainbat espaziotan, Deustuko Unibertsitateko Auditorioan, Bizkaia Aretoan, Bilborocken eta BBK Aretoan, hain zuzen ere. Kontzertu horietan gazteen musika-panoraman bidea egiten ari diren 11 bakarlari eta talde arituko dira. Kontzertu guztiak doakoak eta sarrera librekoak izango dira, edukiera bete arte.

  • Maiatzaren 6an (eguena): Deustuko Unibertsitateko Auditoriumean, 18:30ean: Rebe + J Martina
  • Maiatzaren 7an (barikua): EHUko Bizkaia Aretoan, 18:30ean: Chill Mafia & Ben Yart + Eddi Circa
  • Maiatzaren 8an (zapatua): Bilborock-en, 18:30ean: La Trinidad + VVV
  • Maiatzaren 9an (domeka): BBK Aretoan, 12:30ean: Marcelo Criminal + Valdivia + La Claridad.

Jaialdian parte hartzen duten taldeen kontzertuen ondoren, 6 talde edo bakarlari hautatuko dira prestakuntza programa batean parte hartzeko: VSB MENTORING. Akonpainamendu programa hau 2021eko maiatzetik urrira garatuko da, eta hautatutako talde edo bakarlarien behar nagusienetara egokituko da.

Programa amaitzeko VSB TOUR egingo da. VSB MENTORING prestakuntzako eta lagun egiteko aldiaren ondoren, sei talde parte-hartzaileetako bat hautatuko dute 2021eko azken hiruhilekoan lau kontzertu eskaintzeko estatuko beste horrenbeste hiritan.

Bilboko Udalak antolatzen duen programa honen helburua da 16 eta 30 urte bitarteko bakarlariak eta taldeak bultzatzea eta musikaren esparruan proposamen anitzak eta gaurkoak eskaintzea herritarrei.

Informazio guztia hemen.