- Gazteriaren parte hartzea eta gazteekiko lankidetza izango da ardatz nagusia Plana lantzeko, eta 2022an aurkeztuko da, Gazteriaren Europar Urtean, hain zuzen.
- Talde eragile bat eratu da adin bateko eta besteko 6 gazterekin, zein bizitzako bere aldian dagoela, eta erreferente dinamizatzaileak izango dira Plana egitean.
- Udalak albait iritzi eta ideia gehien jaso nahi ditu, eta, horretarako, entzuteko eta parte hartzeko gune mugikor bat izango da, gazteak Uriko 8 barrutietan bildu ohi diren lekuetan, uriko 8 barrutietan, haien proposamenak, ideiak eta iritziak jasotzeko.
- Ideiak biltzeko kanal gisa baliatuko dira Bilboko Udalak gazteentzat dituen sare sozialak, alegia, Bilbao Gazterenak, eta orobat talde eragilea eratuko duten kideen sare sozialak.
- Azaroan, alderatzeko jardunaldi bat egingo da, herritarrentzat irekia, eta Udalak abian jarriko ditu Gazteen Parte-hartze Foroa eta Plana Koordinatzeko Mahaia.
Bilboko Udalak abian jarri du “Bilbo Hiri Gaztea” egiteko bigarren fasea, alegia, Udalak 2024ra arte izango duen Gazte Plana. Gazteriaren parte hartzea eta gazteekiko lankidetza izango dira ardatz nagusia Plana lantzeko, eta Eusko Jaurlaritzak ere lagunduko du. 2022ko lehen hiruhilekoan aurkeztuko da, Gazteriaren Europar Urtean, egin-eginean.
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, Itxaso Erroteta Gazteria eta Kirol Saileko zinegotziarekin batera, bigarren epe honetako ekintzak aurkeztu ditu, eta hau gogorarazi: “Bilbok uri moduan duen xede edo desafioetako bat da uri erakargarria izatea gazteentzat; nahi dugu gazteek Bilbo hauta dezaten formatzeko, lan egiteko, ekintzaile izateko, dibertitzeko eta nahi duten familia-modua osatzeko; azken batean, nahi dugu Bilbo izatea beren bizi proiektua hasi, garatu eta osatuko duten uria; gogobeteko dituen proiektu bat, alderdi guztietan zoriontsu bihurtuko dituena“.
Alde horretatik, Aburtok berriro gogorarazi du zeinen garrantzitsua den parte hartzea, lankidetzan aritzea eta elkarrekin aritzea: “ez da soilik gazteentzat eraikitzea; haiekin batera eraiki behar dugu; haiek gidatu behar gaituzte, haiek direlako beren errealitate, beharrizan eta gurariekin konektatu behar gaituztenak“.
Alkateak, gainera, azaldu du prozesu honen xedea dela “gida” moduko dokumentu bat diseinatzea gazte politiketarako; beste hau gaineratu du: “Plan bizi, arin eta ireki bat izango da, eta egokitu egin nahi dugu, zabaldu eta hobetu denboran zehar”.
Plana egiteko bigarren zati honetako lehen ekintza izan da Udalak GAZTE TALDE ERAGILEA sortu izana, adin bateko eta besteko 6 gazterekin, zeintzuk bizitzako aldi batean edo bestean baitaude. Alde horretatik, Erroteta zinegotziak hau aipatu du: “gure talde erreferentea izango DA, oso modu ekinean lagunduz Bilboko gazteen errealitatea bideratzen”, eta, halaber, gaineratu du: “talde askotariko bat sortu dugu, neskek eta mutilek eratua, zeinek bere ardurak eta errealitate txikiak dituela, baina berdin konpromisoa harturik, Bilbo gazteago eta hobe bat eraikitzen laguntzearren”.
Talde eragileko kideek parte hartu dute gaur goizean aurkezpenean, eta haietako bat plana egiteko lehen fasean parte hartutakoa da; Aida García Orio, 24 urte dituenak hitza hartu du Udalari eskerrak emateko prozesu hau abian jartzeagatik eta gazteei entzuteagatik eta parte hartzeko gune eta tresna eraginkor eta benetakoak eskaintzeagatik. Aida dagoeneko parte hartua zen plana egiteko lehen fasean, gizarte-hezitzailea da, eta masterra du esku-hartze sozialean, kulturan eta aniztasunean. Esperientzia du boluntariotzan, eta gizarte- eta hezkuntza-arloko Europako partaidetza-prozesuetan parte hartu du.
Talde honek eta Itxaso Erroteta Gazteria eta Kirol Saileko zinegotziak eta sail horretako eta Bilboko Udaleko beste sail batzuetako hainbat langilek 6 jardunalditan parte hartu dute Bilbo Hiri Gaztea plana definitzeko lanean aurrera egitearren. Jardunaldi horietako lehena bihar izango da, urriaren 5ean, martitzenarekin, eta gainerako jardunaldietan metodologia arin eta lankidetza bidez eraikitzekoak baliatuko dira.
PARTE HARTZEKO BESTE EKINTZA BATZUK
Prozesuaren helburua, beraz, jardun lerro batzuk eta besteak alderatzea eta aztertzea da, eta ahalik eta ekarpen gehien jasotzea gazteengandik. Horretarako, talde eragilearen dinamikez gain, honako beste ekintza hauek garatuko dira:
- Gune mugikor bat: azaroaren 19tik (ostirala) 28ra (domeka), gune mugikor bat aterako da kalera 15 eta 30 urte bitarteko 100 bat gazteri iritzia eskatzera, ahalik eta askotarikoenak hautatuz, adinari, sexuari, kultur nortasunarik, sexu joerari eta dibertsitate funtzionalari dagokionez. Horretarako, gune mugikor hori uriko 8 barrutietan zehar ibiliko da, gazteak bildu ohi diren lekuetan, hala nola ikastetxe, gaztegune, saltoki, plaza, aisialdiko gune eta beste.
- Sare sozialak: Gune mugikor horrekin batera, Bilbao Gazteren sare sozialak baliatuko dira, bai eta talde eragilea osatzen duten pertsonenak ere, gazteek parte hartzeko eta haiei entzuteko dauden eremua zabaltzearren Planerako ekarpenak egin nahi dituzten beste gazte batzuentzat.
- Alderatze jardunaldia: azaroan, alderatze jardunaldi bat izango da, herritar guztiei irekia, eta han aurkeztuko dira prozesu osoan zehar jasotako ondorioak.
- Koordinazio mahaia: tresna honen bidez, “Bilbo Gazte Hiria” planaren jarraipena egin ahal izango da eta nola betetzen den neurtu.
- Gazteen parte-hartze foroa: Udalak foro hau abian jarriko du, denboran iraun dezan, eta aldian-aldian gazteen errealitatera hurbiltzeko baliatzeko.
LEHENENGO FASEA, URTARRILETIK MARTXORA
Bigarren fase honen ondorioak eta ideiak lehenengo parte hartze eta alderatze fasean lortutakoei gehituko zaizkie; lehen fase horretan, 15 eta 30 urte bitarteko 43 gaztek parte hartu zuten, 2021eko urtarriletik martxora.
Lehen fase horretan, 3 hezkuntza-arlori ekin zitzaion: gazteria beregain jarria, gazteria ekina eta gazteria engaiatua, eta areago landuko dira orain.
Lehen faseko jardunaldietako hondarrekoa izan zen ondorioak aurkeztekoa; Bilboko alkatea izan zen han, aurkezpenean, eta hitza eman zuen aurrerantzean ere Udalak gazteei aktiboki entzuteko eta gazteek parte hartzeko guneak antolatuko zituela, orain hasi berria bezalakoak.
PARTE HARTU AZAROAK 27KO LANALDI IREKIAN HEMEN APUNTATUTA.