Bilboko Udalak gehitu egin du plaza kopurua udal tailerretan, behin gehienezko jende-kopuruen mugak desagerturik. Udalak 1.297 plaza berri eskaintzen ditu osasunaren, berdintasunaren eta kulturaren inguruko ikastaroetan.
Kulturaren inguruko tailerren kasuan, 395 plaza gehiago eskaintzen dira, eta berdintasunaren inguruko ikastaroetan, 129 plaza gehiago. Kasu batean zein bestean, Udalak prozesuaren hasieran aldez aurreko izen-ematea eginik atzenean plazarik gabe geratu ziren pertsonengana jo du, jakitera emateko aukera dutela izena emateko orain, baldin eta interesa badute oraindik. Nolanahi ere, modu batera zein bestera, izen ematea hutsik geratutako plazen kasuan bezala egingo da.
Eskaintzari eta izen emateei buruzko informazio guztia www.bilbao.eus webgunean ikus daiteke.