“Erronka globalen aurrean, gazteak martxan” sariak elkartasuna, garapenerako lankidetza eta Euskadiko eta beste lurralde batzuetako gazteen artean elkartrukea sustatzeko ekimen berri bat da. Deialdiak, Euskal Autonomia Erkidegoko gazteei zuzenduak, gazteak kontzientziatzeko ideia berriak bilatzen ditu.
Horretarako, aurkezten diren gazteek proiektu bat aurkeztu beharko dute, helburu hori duten jarduerak eta ekintzak jasoko dituena. Deialdiak gazteek pentsatutako eta diseinatutako eta gazteei zuzenduta dauden proiektu hoberenak sarituko ditu.
PROIEKTUA AURKEZTU (azaroaren 10etik aurrera)
– Zer eskatzen da:
o Gazteek proiektu bat aurkeztu beharko dute. Proiektua elkartasuna, garapenerako lankidetza eta beste lurralde batzuetako euskal gazteen eta gazteen arteko trukea sustatzeko ekintza bat edo ekintza multzo bat izango du.
o Proposatzen den proiektua ez da exekutatu behar, baina proiektua garatzeko baliabideak, proiektuaren helburuak, nori zuzenduta dagoen, kronograma, aurrekontu orientagarria… azaldu beharko dira.
o Proiektua ondoren azaltzen den estekan aurkituko duzun inprimakian aurkeztu behar da.
o Proiektuak “Irudi eta mezuen kodea Hegoaldeari dagokionez” bete beharko du.
– Sari kopurua eta zenbatekoa: 33 sari – 3.000 euroko 3, 1.000 euroko 10 eta 500 euroko 20.
– Nor aurkeztu daiteke: taldeka edo banaka, 18 eta 30 urte bitarteko Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta dauden gazteak. Partaide bakoitzak proiektu batean soilik hartu dezake parte.
– Aurkezteko epea: azaroaren 10etik abenduaren 9ra arte
– Sariaren zenbatekoa proportzionalki banatuko da taldekideen artean, kontrakorik adierazi ezean.
– Proiektua bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu behar da, eta identifikazio bitarteko elektroniko bat beharko duzu eskaera egiteko (BakQ edo NAN elektronikoa, besteak beste).
Deialdiaren informazio guztia HEMEN duzu ikusgai.